Bizkaia Talent

Albisteak

Abian da goi-mailako prestakuntzadun profilak Euskadira erakartzeko Be Basque Talent Program ekimenaren 2. edizioa

  • Munduko 17 herrialdetan bizi diren 71 profesionalek hartuko dute parte programaren bigarren edizio honetan, urtebeteko epean beren lan-ibilbidea Euskadin jarraitzeko asmoz.

Euskal erakundeak, talentu gaitua aurkitzeko orduan, azken urteotako merkatu zailenari aurre egin beharrean dira. Gero eta lanpostu huts gehiago daude, ez dagoelako haiek betetzeko trebetasun esanguratsuak dituen hautagairik. Halaxe gertatzen ari da ITen, ingeniaritzaren, finantzen eta marketinaren alorretan, besteak beste, non eskaintza eskaria baino handiagoa den.

Talentu-defizit hau ikusita, Bizkaia Talentek goi-mailako prestakuntzadun profilak erakartzeko eta lurraldeko enpresei aipatu esparruetan dituzten beharrak asetzen laguntzeko ekintzak antolatzen jarraitzen du. Hala, Be Basque Talent Program (BBTP) ekimenaren bigarren edizioa abiatu du, hautaketa-prozesua burutu ondoren.

Datozen hiru hilabeteotan, BBTP lan-ibilbidea Euskadin garatzen jarraitu eta berton bestelako bizimodua hasi nahi duten parte-hartzaileen ondoan izango da, prozesu horretan laguntzen.

Programari esker, profesional parte-hartzaileek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte Euskadiko lan-merkatuko sektoreak, enpresak eta aukerak, eta nazioarteko profilari dagokionez gehien eskatzen diren trebetasunen eta alderdirik balioetsienen gaineko informazioa eskuratuko dute.

Hori guztia pertsonen kudeaketaren arloko sei aholkularitza adituren laguntzarekin (Batea, ieTeam Consultores, In Group, Lourdes García Renilla, Spring Professional eta We Bring Strategy), zeinek 9 web-mintegi tematikotan eta banakako nahiz taldekako laguntza-saioetan parte hartuko duten.

71 profesional eta 17 herrialde
Programaren bigarren edizio honetako partaideek eskarmentu egiaztatua dute ingeniaritzaren, ITen, finantzen edo marketinaren (UX/UI) alorretan, eta haien % 77 Europar Batasuneko herrialdeetakoak dira. Egun, bizilekua mundu osoko 17 herrialdetan dute: Alemania, Argentina, Belgika, Kanada, Kolonbia, Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Luxenburgo, Mexiko, Herbehereak, Peru, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika eta Venezuela, baita Espainiako Estatuko hainbat tokitan ere.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×