Bizkaia Talent

Albisteak

Ekainean, Hanburgon, bizkaia talentek bederatzigarren Be Basque Talent Conference antolatuko du ondo-ondo prestatutako profesionalekin eta euskal enpresekin

Bizkaia talentek, Bilbo – Bizkaia – Euskadiko talentua erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko irabazi-asmorik gabeko elkarteak, Be Baque Talent Conferenceren bederatzigarren edizioa antolatuko du ekainaren 11n, Hanburgon. Bertan, hain zuzen ere, ondo baino hobeto prestatutako profesionalak batzartuko dira Euskadiko hainbat erakunderekin.

Ekimena Professional Networking Zerbitzuaren barruan dago kokatuta, eta, horren bidez, jardunaldi tematikoak antolatzen dira, euskal erakundeak Euskal Autonomia Erkidegorako estrategikoak diren sektoreetan lan egiten duten profesional prestatu-prestatuekin batzartu daitezen.

Topaketa horien bitartez, bizkaia talentek era estrategikoan lan egiten du, mundu zabalean balio erantsi handia duten harremanen sarea modu egituratu eta eraginkorrean eratzeko. Izan ere, eremu geografiko interesgarrietan bizi eta Euskadirako sektore estrategikoetan lan egiten duten profesional prestatu-prestatuak dira bertako kideak.

Elkarteak antolatzen dituen era guztietako topaketek arlo publiko, pribatu eta akademikoko euskal erakundeen babesa dutenez, networking enpresarial, zientifiko eta teknologikoa sortzen da, talentuaren mugikortasuna zein fluxua sustatzeko eta gure lurraldeko hazkuntza ekonomikoa irmo-irmo sortzeko.

9. Be Basque Talent Conference

Hanburgon, 2016ko ekainaren 11n

Programaren zati bateko hartzaileak ingeniaritzaren arloko profesionalak izango dira, batez ere (sektore aeroespaziala eta eolikoa).

Konferentzian bertan, zenbait jarduera-sektoretan lan egiten duten profesional prestatu-prestatuentzako programa ere garatuko da aldi berean.

 

Be Basque Talent Conferenceek egunbeteko iraupena dute, eta lurraldeko gaur egungo zein etorkizuneko egoera sozio-ekonomikoa ezagutzeko aukera eskaintzen die profesional parte-hartzaileei. Era berean, talentuaren mugikortasunarekin lotutako gaiei buruz eztabaidatzeko, tailer tematikoetan parte hartzeko eta jardunaldian dauden euskal erakundeetako ordezkariekin banakako elkarrizketak edukitzeko aukera ere eskaintzen die.

Halaber, euskal erakundeentzako aukera paregabea ere bada, goi-mailako trebetasun zein gaitasun teknikoak eta nazioarteko esperientzia zabala dauzkaten profesionalekin biltzeko eta euren negozioaren gaur egungo zein etorkizuneko egoera eta lan-ibilbidearen garapenari begira eskaintzen dituzten aukerak zuzenean jakitera emateko. Hartara, topaketak berak balio erantsi handiko lotune profesionalak sustatzeko abagunea ere eskaintzen du oso giro lasaian.

Aurreko esperientziak

Orain arte, 340 inguru profesionalek eta 37 enpresak parte hartu dute bizkaia talentek Munchenen, Bartzelonan, Stuttgarten, Hannoverren, Toulousen, Amsterdamen edo Dublinen antolatu dituen Be Basque Talent Conferenceetan. Horrela, jardunaldi horiek direla eta lanaren zein enpresaren arloan sortutako lankidetzek eta harremanen SAREAREN balio handiak zeresan nabaria izan dute parte-hartzaile guztiek topaketen inguruan erakutsitako gogobetetasun-maila handian.

Informazioa

9th Be Basque Talent Conferencen parte hartu nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: Ander Markina.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×