Bizkaia Talent

Albisteak

Garapenerako Banku Inter-amerikarrak (BID) konpromisoa hartu du Bizkaiko enpresen nazioartekotzerako lankidetza indartzeko

Espainiak Garapenerako Banku Inter-Amerikarrean duen zuzendari exekutibo María Rodríguez de la Rúak lankidetza hori indartu egin nahi dutela adierazi dio Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatu Imanol Pradales buru duen Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaritzari, bankuaren Washingtongo egoitzan egindako bileran. Rodríguez de la Rúa andreak konpromisoa hartu du, gainera, Bizkaia World programa, Aldundiak Bizkaiko enpresen nazioartekotzea sustatzeko duen programa, garatzen laguntzeko. Hain zuzen ere, Pradalesek defendatu du programa horrek atea izan nahi duela Bizkaiko enpresak modua izan dezaten gure lurraldearentzat interesgarriak diren sektore eta herrialde estrategikoetako lizitazio handietan sartu ahal izateko Latinoamerikan, eta gaineratu du harreman estua izan nahi dutela BIDarekin, bankua baita herrialde horiek finantzaketa aldeaniztunerako duten iturri nagusia.

Lehenengo bilera izan ostean, Rodríguez de la Rúa andrea prest agertu da harremanetan jarraitzeko, aurrerapausoak emateko Bizkaiarentzat interesgarrienak diren sektore eta herrialdeetako proiektuen identifikazioan eta orientabideak eskaintzeko Latinoamerikako lizitazioetan parte hartzeko dauden bideen inguruan, eremu geografiko hori, Pradalesek adierazi duenez, estrategikoa baita Bizkaiarentzat. Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak eskerrak eman ditu BIDak lankidetzarako interesa agertu duelako, eta adierazi du bankua ezinbesteko aliatua izango dela Bizkaiko enpresek negoziorako aukerak bilatu ahal ditzaten Atlantikoaren beste aldean, bai eta Bizkaia World programa bultzatzeko ere. Hain zuzen ere, Aldundiak, Merkataritza Ganberak eta energiaren, ingeniaritzaren, logistikaren eta ingurumenaren klusterrek aurtengo apirilean jarri zuten martxan programa hori, gure enpresek errazago parte hartu ahal dezaten bankuak deitzen dituen nazioarteko lizitazioetan. Partzuergoak sortzea bultzatu nahi du programa horrek, gure enpresak multinazional handiekin lehiatu ahal izateko. Bada, programaren lehenengo garaia burutzeko bidean dago, berrogeita hamar enpresak hartuko baitute parteBIDek hasierako lizitazio-fasean dituenen artean identifikatu diren bost proiektutan (bi, Kolonbian; bi, Txilen; eta bat, Ekuadorren), interesgarritzat jo baitira Bizkaiarentzat.

Izan ere, Garapenerako Banku Inter-Amerikarrak proiektu ugari finantzatzen du oso sektore ezberdinetan. Energiaren sektorean finantzatzen dituenak energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa eta integrazio energetikoa sustatzearen inguruko proiektuak izan ohi dira. Ingurumenaren sektorean, ura, saneamendua eta klima-aldaketa oinarri hartuta, iraunkortasuna sustatzeko diren proiektuak bultzatzen ditu. Garraioaren eta logistikaren sektorean, berriz, bide-segurtasuna hobetu, kostu logistikoak txikitu eta klima-aldaketa murriztea helburu duten proiektuak diruz laguntzen ditu. Azkenik, zientziaren sektorean, berrikuntza eta garapen teknologikoa sustatzeko edo erakundeak indartzeko proiektuak finantzatzen ditu, zerbitzuen kudeaketa eta IKTen erabileran oinarrituta. BIDek, gainera, lan egiten du Bizkaiak kanpora begira eta merkatu berriak zabaltzeko duen estrategian interes oso handikoak diren hainbat herrialdetan, esaterako, Mexiko, Txile, Kolonbia, Peru eta Ekuadorren; izan ere, 16.879 milioi euroren proiektuak finantzatzen ditu bankuak herrialdeotan.

Latinoamerikako merkatuak Bizkaiko enpresentzat irekitzeko ahaleginean, aurreko legegintzaldian ere enpresaburuek Latinoamerikara egindako zenbait misioren buru izan da Aldundia. 475 ETEek Atlantikoaren beste ertzera egindako bidaian lagun izan da Aldundia, eta, horrela, harremanak sortu ahal izan dira enpresa horien eta Txile, Kolonbia, Mexiko, Peru eta Brasilgo instituzioen, organismo ofizialen eta herrialde haietako beste enpresa batzuen artean.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×