Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek nazioarteko profesionalak eta haien familiak bildu ditu, udari ongietorria egiteko

  • Festa Bilbon ospatu zen, BBK Fundazioaren BBK Talent Home-n.

Joan den ekainaren 17an, Bizkaia Talentek nazioarteko zenbait profesional eta haien familiak bildu zituen BBK Talent Home-n antolatu zuen festan, iluntze dibertigarria igaroz udari ongietorria egiteko.

Tenperaturak oso altuak izan baziren ere, Brasil, Kolonbia, Egipto, Iran, Mexiko, Herbehereak, Peru eta Errusiatik etorritako 25 profesional, tartean baita Estatukoak eta hona itzulitako bertokoak ere, Bizkaira irakaskuntza- edo ikerketa-jarduera bat egitera etortzen diren ikertzaileen bizilekuan elkartu ziren.

Han, Bizkaian denbora gehien daramatenen eta duela gutxi etorritakoen arteko networking-joko batean parte hartu zuten, zeinak balio izan zien sareak sortzeko ez ezik, Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren erabiltzaileen bizitza soziala hobetzeko ideiak topatzeko ere. Izan ere, halako ekitaldien helburu nagusia da pertsonen arteko harremanak eta harreman profesionalak sustatzea, gizartean hobeto integratzen laguntzeko.

Aipatu beharra dago profesional eta ikertzaile horiek guztiak Euskadin garatzen ari direla beren lan-ibilbidea, zehazki erakunde hauetako batean: Tecnalia Zentro Teknologikoa, Deustuko Unibertsitatea, BCAM – Matematika Aplikatuen Euskal Zentroa, BC3 – Klima Aldaketarako Euskal Zentroa, BCMaterials – Materialen, Aplikazioen eta Nanoegituren Euskal Zentroa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Biofisika Institutua, Lantek, Gorabide eta Ikerbasque.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×