Bizkaia Talent

Albisteak

Bilbo, 2018ko Europako Hiri Onena

  • Hiribildua ‘The urbanism Awards 2018’ sarietan saritu dute
  • Ljubljanari (Eslovenia) eta Vienari (Austria) irabazi zien finalean

Bilbo 2018ko Europako Hiri Onena da, The Academy of Urbanism nazioarteko erakundeak emandako The Urbanism Awards 2018 sarietan Ljubljanari (Eslovenia) eta Vienari (Austria) irabazi ondoren. Saria emateko orduan, hirigintza bera ez ezik, honako arlo hauetako faktoreak ere ebaluatu dituzte hiri finalistetan: ingurumena, gizartea, berrikuntza, gobernantza eta nortasuna.

The Academy of Urbanism erakundeko ordezkariek Bilbon bertan egin zuen balioespena, eta honako gai hauen inguruko interesa izan zuen: azpiegiturak, hiriko zerbitzuak, mapa politikoa, tokiko kultura, bizi-kalitatea, ongizatea, jasangarritasuna, ingurumena, konektibotasuna edo merkataritzaren arrakasta zein bideragarritasuna.

Hautatutako beste bi hirietan, Ljubljanan (Eslovenia) eta Vienan (Austria), ebaluazio bera egin ostean, epaimahaiaren ustez Bilbo zen 2018ko Europako Hiri Onenaren saria merezi zuena.

The Academy of Urbanism irabazi-asmorik gabeko erakundea da, independentea da politikaren aldetik, eta Erresuma Batuko nahiz Europako hiriak sustatu eta aitortu egiten ditu, hirigintzaren arloko jarduera egokiak zehazteko eta bultzatzeko asmoz.

Los Urbanism Awards erakundearen plataforma nabariena da, eta kalitate handiko hiri-ingurune berritzaile bezain jasangarriak eraikitzea dauka helburu. Urtero, arkitekturako eta hirigintzako profesionalak dira proposamenak egiten dituztenak. Gero, hiru finalista aukeratu eta bizitzeko moduko hirien zerrendan sartzen dituzte.


Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×