Bizkaia Talent

Albisteak

Financial Times-ek, inbertsio atzerritarra gogoan, munduko hiri ertain onenen seigarren postuan kokatu du Bilbo

  • Gainera, argitalpen-talde britainiarraren arabera, euskal hiriburua Europako onenen arteko hirugarrena eta estatuko lehena da

Financial Times argitalpen-talde prestigiotsuaren fDi Intelligence aldizkariak, nazioarteko merkatu-posizionamenduan eta inbertsio-fluxuetan espezializatuak, etorkizun handiko munduko hiri ertainen seigarren postan kokatu du Bilbo, zuzeneko inbertsio atzerritarra erakartzeko duen estrategia aintzat hartuta; hala, Europako hirugarren postuan eta estatuko lehenengoan jarri du.

fDi Intelligence agerkariak meritokrazian oinarrituriko rankingak argitaratzen ditu, bi urtean behin, zeinak oso prestigiotsuak diren nazioartean. Tier 2 Cities of the Future 2020/21 rankingak mundu osoko hirien indargune ekonomikoak, enpresa-sarea eta finantza-gaitasunak aztertzen ditu.

Financial Times taldearen arabera, hiri ertainek, hiriburu ez direnek eta 200.000-1.000.000 biztanle bitartean dituztenek, lidergo aparta, hiri-marka nabarmena eta munduari begirako ikuskera dituzte bereizgarri. Ezaugarri horiei esker, inbertsore handiek halako hirietan jartzen dute arreta, bertako ahalmen handia aintzat hartuta; horien artean, Bilbo dago.

Hainbat aldiz aitortua azken urteotan
Ez da lehenengo aldia Financial Timesek Bilbo Europako hiri nabarmenen artean aipatu duena. Izan ere, 2019an, Europako hiri ertain onenen artean kokatu zuen, zuzeneko inbertsio atzerritarrari dagokionez.
2018an, “fDi European Cities & Regions of the Future Awards” saria jaso zuen, negozio-aukerak sortzeko eta inbertsioa erakartzeko eta atxikitzeko politikak eta jarduketak garatzeko orduan Europako hiri nagusien artean jarrita.

2016an, “fDi Strategy Awards” saria jaso zuen, “Smart City” eta “Education Cluster” kategorietan, hiri adimendunen eredurantz aurrera egitearen eta ezagutzan oinarrituriko garapena sustatzearen aldeko apustuaren emaitza.

Tier 2 Cities of the Future 2020/21 rankinga
1.- Montreal Handia (Kanada)
2.- Lyon (Frantzia)
3.- Perth (Australia)
4.- Basilea (Suitza)
5.- Yokohama (Japonia)
6.- BILBO
7.- Katowice (Polonia)
8.- Cork (Irlanda)
9.- Plovdiv (Bulgaria)
10.- Barranquilla (Kolonbia)

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×