Bizkaia Talent

Albisteak

Biworking gunea Be Basque Dual Career Centre programari atxiki zaio, nazioarteko profesionalen bikotekideei laguntzea xede

  • Bilboko coworking gune honen asmoa da nazioarteko profesionalen bikotekideei Bizkaian integratzen laguntzea, bai alderdi soziokulturalari bai lan-esparruari dagokienez, ekintzaile izan nahi edo lan egiteko toki bat behar izanez gero.

Bizkaia Talent jakitun da mugikortasun geografikoak eragina duela, eta izaten jarraituko duela, goi-mailako prestakuntza duten nazioarteko langileen bizi-planetan, eta eragileek ―unibertsitateak, ikerketa-zentroak, enpresak eta administrazio publikoa, besteak beste― aintzat hartu behar dituztela talenturik onena erakartzeko, atxikitzeko eta lotzeko orduan mugikortasunak berekin dakartzan faktore eta ondorioak.

Zentzu horretan, eta Europan eragile askok eta askok aitortu bezala, gero eta garrantzitsuagoa da goi-mailako prestakuntza duten langileen bikotekideei laguntzea, bizitoki berrian integrazio soziokulturala eta laborala lor dezaten. Izan ere, funtsezkoa da bikotean eta, hala badagokio, familian oinarrituriko bizi-proiektua garatzeko. Horrek eragina du gure lurraldean, noski, ezagutzan, berrikuntzan eta sormenean oinarritutako ekonomia sustatzeko palanka baita.

Aipatu laguntza goi-mailako prestakuntza duten profesionalentzako eta haien bikotekideentzako zerbitzuak berrintegratzeko estrategia zehaztean eta bultzatzean datza (Dual Career Couples), balizko 3 ardatzen bidez (lan-orientabidea, ekintzailetza eta boluntariotza) eta Euskadiko eragile eta enplegatzaileekin lankidetzan.

Carmen Méndez Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren arduradunak honela baloratu du atxikimendua: “Oscar Ruiz de Gopegui (CEO Biworking) bere proiektuari buruz mintzatu zitzaidanean, argi izan nuen Biworkingek gure sarean egon behar zuela. Lanerako eta elkarlanerako gunea baino gehiago da; sartu orduko, negozioa Bilbon garatu nahi duten ekintzaile eta profesionalen artean sinergiak sortzeko gogoa arnasten da. Halaber, nabarmengarriak dira coworkerren eta hainbat arlotako tokiko profesionalen artean sarea eta harremanak sustatzeko antolatzen dituzten ekitaldi sozialak”.

2006tik kolektibo honi laguntzen
Bizkaia Talentek, 2006az geroztik eta Relocation & Be Basque Dual Career Centre Zerbitzuaren bitartez, administrazio- eta integrazio-kontuen gaineko informazio eta aholkularitza eskaintzen die, dohainik, hala gizarte-berrikuntzarekin eta enpresa-eraldaketarekin, zientzia- eta teknologia-estrategiarekin, eta informazioaren gizartearekin lotutako esparruetako erakundeei nola EBko eta hirugarren herrialdeetako goi-mailako prestakuntza duten norbanakoei.

Egun, Be Basque Dual Career Centreko laguntza-sarean 19 erakunde daude, zeinak aurrez aipatutako ardatzei jarraikiz jarduten duten.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×