Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek EuReTalent Networkek Greziako Salonikan egindako bileran parte hartu du

Bizkaia:talent-ek EuRetalent Network izenpean liderra den sarearen seigarren bileran parte hartu du, eta Greziako bigarren hiri handiena den Salonikan egin da urriaren 7an eta 8an. Topaketa horretan, Ivan Jiménez, bizkaia:talent-eko zuzendari gerentea, GSO eta IP&Dko ordezkariekin batzartu zen.

Bi egun horietan, kide berriak sartuko diren izan zuten eztabaidagai, baita 2016an sareak landuko dituen proiektuak, jarduerak eta lan-programa ere. Hartara, lankidetza publiko eta pribatua sustatu ahal izango dira horren bidez, Europako, oro har, eta, batez ere, eskualdeetako hazkuntza eta lehiakortasun jasangarriak bermatzen dituzten irtenbide erabilgarri bezain integratuen bila. Horretarako, helize hirukoitza modernizatu eta jakintza sortu eta igorri egin beharko da.

EuReTalentek erakundeen premiei erantzuten die

EuReTalent LOGO

Ekonomia erabat aldatu denez, erabateko osagai teknologikoko industrietarantz bilakatu garenez eta, batez ere, berrikuntza-prozesuen bitartez bultzatzen direnez, mundua aro berrian sartzen ari da, eta, bertan, balio erantsi handiagoko produktuak zein zerbitzuak garatu ahal izango dira talentuari esker.

Helburu hori lortzeko asmoz, bizkaia:talent EuReTalenteko liderra da, eta ekimen horrek eskualdeko talenturako sarea eratzea du helburu honako hauexen laguntzaz: German Scholars Organization – GSO (Berlin, Alemania), The Social Innovation Division de la Bar-Ilan University (Ramat Gan, Israel) eta Innovation Projects&Development, Ltd.-IP&D (Rishon Lezion, Israel).

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×