Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia talent bere erabiltzaileetatik hurbilago, smartphoneetarako aplikazio berritzaileari esker

Bizkaia talent-ek gero eta hurbilago eta konektatuago egon nahi du bere erabiltzaileekin eta gizartearekin, oro har. Hori dela eta, gailu mobiletarako aplikazioa jaulki berri du, eta Play Storen nahiz Apple Storen dago eskuragarri Android eta iOS sistemetarako, hurrenez hurren.

Aplikazio horri esker, erabiltzaileek bizkaia:talent-eko albiste eta ekitaldi guztiei buruzko etengabeko informazioa jaso ahal izango dute ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz, push jakinarazpenen bitartez (ateragarriak). Horrez gain, erraz bezain azkar ere ikusi ahal izango dituzte argazki eta bideo guztiak.

Era berean, erabiltzaileek eurentzat interesgarrienak diren ekitaldiak ere zuzenean gorde ahal izango dituzte agendan.

Dena dela, web orrian aldian-aldian argitaratzen diren lan-eskaintzetan erregistratzeko eta izena emateko aukera eskaintzea izango da aplikazioaren indarra.

Erraz-erraz, aplikazioan erregistratuta egon ondoren, erabiltzaileek zuzenean jasoko dute aukeratutako lan-eskaintzan gertatzen den edozein aldaketari edo jakinarazpeni buruzko informazioa.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×