Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek lankidetza-hitzarmena sinatu du LEA ARTIBAI IKASTETXEA – LEARTIKERekin Technology Entrepreneurship Program proiektua sustatzeko (The Ultimate Talent Experience)

Bizkaia:talent-ek lankidetza-hitzarmena sinatu du Lea Artibai Ikastetxea – Leartikerrekin, Mondragon Korporazioko enpresen, Renault Consultingen eta Azaro Fundazioaren babesa daukan TEP proiektua sustatzeko.

Proiektuak goi-prestakuntza duten 180 profesionalen enplegagarritasuna hobetzea du helburu, eta, zenbatespenen arabera, euretako 120k enplegua lortuko dute bertan parte hartu ondoren. Programaren ezaugarriak kontuan hartuta (oinarri teknologikoa), enplegu egonkorrak izango dira, eta biztanleak Bizkaian geratzen direla bermatuko dute.

Nazioarteko proiektua izango da, eta beste herrialde batzuetako pertsonen partaidetza bultzatuko du. Partaidetza hori proiektuaren aberasgarri izango da, prestakuntza eta jatorri desberdinetako pertsonen artean jakintzaren eta kulturaren trukea sustatzeko.

Halaber, biztanleak eskualdeko puntako sektore teknologikoetan prestatzea ere izango da xedea; polimeroen teknologian, esaterako. Nabarmendu egin beharra dago sektore horiek Euskadiko espezializazio adimendunerako estrategiaren barruan daudela kokatuta.

Modu berean, haien premien eta ezaugarrien arabera aurretiaz zehaztutako ibilbidea amaitzen dutenean parte-hartzaileak laneratzea ere izango da proiektuaren helburua.

TEP proiektuaren garapenari begira, bizkaia:talent-ek ekarpena ekonomikoa egingo du, parte-hartzaileei Bizkaiko Lurralde Historikoan laneratzen laguntzeko.

Aste honetan, programako lehenengo deialdia ireki da, eta parte-hartzaileak ekainaren 19ra arte erregistratu ahal izango dira programan zehaztutako profiletan: http://www.talentfortep.com/

TEP_550x317

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×