bizkaia:talent-ek Estatu Batuetan garatutako misioan, goi-mailako bilerak egin zituen alderdi anitzeko hainbat erakunderekin
Bizkaia:talent-ek otsailean Estatu Batuetan garatutako misioan, goi-mailako bilerak egin zituen alderdi anitzeko hainbat erakunderekin: Nazio Batuen Erakundea (New York), Amerika Arteko Garapen Bankua eta Munduko Bankua (Washington), besteak beste.
Bileretan Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapeneko Sailak parte hartu zuen, eta erakunde horiek bizkaia:talent-ekin joan ziren GAIA eta LANGUNE klusterretako enpresen negozioaren garapenari begira nolako aukerak eskaini ditzaketen aztertu zen. GAIA teknologia elektronikoen eta informazioaren sektoreko enpresen euskal elkartea da; eta LANGUNE, Euskal Herriko hizkuntza-industrien sektoreko enpresen elkartea. Elkarte hori 2010ean sortu zen, eta honako arlo hauetako 35etik gora enpresa daude bertan: itzulpenak, edukiak, irakaskuntza eta hizkuntzaren teknologiak.
Egindako bileretan, honako arlo hauekin lotutako oso gai interesgarriak jorratu ziren: hezkuntza, informazioaren teknologiak (IKT), smart citiak…
Topaketa askotan, gainera, alderdi anitzeko erakunde horietan lan egiten duten euskal herritarrekin ere batzartu gara, eta bizkaia:talent-ek sustatzen duen Be Basque Talent Network sortu berria aurkeztu diegu, munduko talentuen sare handiena da, eta Euskadirekin lotunea daukaten edo eduki nahi duten profesionalek osatzen dute.