Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talentek 2014ko Naturejobs Career Expon parte hartuko du

Bizkaia:talent-ek Naturejobs Career Exporen zortzigarren edizioan parte hartuko du, eta goi-mailako prestakuntzadun langileak kontratatzeko premiak dituzten Euskadiko erakundeetako ordezkaria izango da bertan.

Naturejobs Career Expo 2014ko irailaren 19an egingo da Londreseko Business Design Centren, eta Erresuma Batuan enplegu zientifikoaren arloan egiten den azoka handiena da. Honako hauexek dira hartzaile nagusiak: fisikako, kimikako, bizitzako zientzietako, matematiketako eta medikuntzako lizentziatuak, doktoregaiak eta doktoratu-ondokoak, baita ikasketak aldatu nahi dituzten gazte unibertsitarioak ere. Azokan bertan, honako herrialde hauetako 39 erakusketari elkartuko dira: Alemania, Frantzia, Holanda, Eskozia, Eskandinavia, Suitza, Polonia, Erresuma Batua, Belgika, Italia, Qatar, Singapore…

Azokak Erresuma Batua eta Europa sustatu nahi ditu zientziaren arloko ibilbide profesionala garatzeko leku moduan, ikerkuntza industrialean, ikerketarako erakundeetan nahiz unibertsitatean bertan. Horrela, bada, nazio-mailako zein nazioarteko erakunde publiko eta pribatu onenen aukera onenetarako elkargunea izango da ekitaldia.

Bizkaia:talent-ek bere erakustokia izango du, eta gure lanpostu hutsen inguruko interesa eduki eta gure lurralde historikoan lan egin nahi duten ikertzaileen kezkei eta eskaerei erantzungo dielakoan dago.

Lan-metodologia

Bizkaia:talent-ek nazioarteko azoka horretan parte hartuko du, gure lurralde historikorako arlo estrategikoetan goi-mailako prestakuntza duten profesionalak eta ikertzaileak aurkitzeko eta erakartzeko (Londres inguruan bizi diren euskal profesionalei emango zaie lehentasuna) eta gure lurraldeak goi-mailako prestakuntzadun enpleguan eskaintzen dituen aukerak sustatzeko eta jakitera emateko.

Alde horretatik, bizkaia:talent zenbait euskal erakundetako ordezkaria izango da: CIC energiGUNE, CIC bioGUNE, Fundazio Biofisikoa, Gestamp, Achucarro (Basque Center for Neuroscience), Bcam (Basque Center for Applied Mathematics), BC3 (Basque Center for Climate Change), eta zientziaren zein teknologiaren arloko goi-mailako profesionalak aurkitzea eta erakartzea izango du helburu.

Bizkaiko eta Euskadiko erakundeak honako prestakuntza-arlo hauetako profesionalen bila dabiltza:

  • PhD in Chemistry, Physics, or related fields (expertise in the design, optimization and assembly of battery and supercapacitor cells).
  • PhD in Engineering, or related fields (expertise in the design, optimization, construction and start-up of laboratory scale thermal energy storage facilities).
  • A PhD in Solid-state chemistry, Materials Science, Chemistry, Physics, or related fields (expertise in the design and synthesis of polymeric electrolytes).
  • Ms Physics or Chemistry (electron microscopy and related spectroscopy techniques applied to electrochemistry for Batteries and Supercaps).
  • The opportunity to complete the Research Master project or the PhD Thesis on the fields of electrochemical and thermal energy storage.
  • Master degree in life sciences.

Lankidetzarako aukera berriak

Londresen dagoela, bizkaia:talent Londres inguruan bizi diren goi-mailako prestakuntzadun profesionalekin batzartuko da 2014ko irailaren 20an, larunbata, egun horretan bertan Londresen antolatuko den Networking Jardunaldian eskainitako lunchean. Hartara, profesional horiek ezagutu, lehenengo harremanak ezarri eta labur-labur aurkeztu ahal izango dizkie bizkaia:talent-ek eskaintzen dituen zenbait zerbitzu eta programa.

2013ko azokaren balantzea
2013ko azokan, honako herrialde hauetako 66 erakusketarik parte hartu zuten: Alemania, Frantzia, Holanda, Eskandinavia, Suitza, Polonia, Erresuma Batua, Belgika, Italia, Qatar edo Singapore. Horrez gain, 95 nazionalitatetako 1.200 lagun baino gehiago bertaratu ziren. Nabarmendu egin beharra dago parte-hartzaileen %45ek doktoretzako ikasketak egin dituztela eta, bertaratutakoen %77k gaur egun mundu akademikoan lan egiten badute ere, ikertzaileen erdiek ia-ia euren ibilbide profesionala garatu nahi luketela sektore industrialean.

Bizkaia:talent-ek bere erakustokia izan zuen, eta gure lanpostu hutsen inguruko interesa eduki eta gure lurralde historikoan lan egin nahi duten 250etik gora ikertzaileren kezkei eta eskaerei erantzun zien bertan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×