Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek Be Basque Dual Career Centre berritzailea aurkeztu du

Bizkaia:talent-ek, Bizkaiko Foru Aldundiak talentua Bizkaia-Euskadira erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko elkarteak, Be Basque Dual Centre berritzailea aurkeztu du, Location Zerbitzuaren barruan kokatutako ekimena, alegia. Zerbitzu horrek, hain zuzen ere, banakako aholkularitza eta orientazioa eskainiko dizkie oso ondo prestatuta dauden profesionalei eta haien bikotekideei nahiz senideei, guztiak gure herrialdean behar bezala gizarteratu eta laneratu daitezen.


Bizkaia:talent-ek badaki mugikortasun geografikoak nazioarteko goi-prestakuntzadun langileen bizitzako planetan daukala eragina eta edukiko duela. Hori dela eta, euskal instituzioek eta erakundeek mugikortasun horren faktoreak eta ondorioak hartu beharko dituzte kontuan.

Europako txostenek baieztatu egiten dute mugikortasunak ikertzaileen/talentuen bizitza pribatuko planetan daukala eragina. Kasu gehienetan, kanpora irteten dira euren lan-ibilbideen garapenari begira garrantzizkoa delako eta ez sorterrian bertan aukerarik ez dagoelako. Kasu guztietan, gainera, pertsonala baino handiagoa da integrazio profesionala.

Alde horretatik, Europako hainbat erakundek aitortzen duten bezala, gero eta garrantzitsuagoa da profesional horien bikotekideei helmugako lekuetan gizarteratzen eta laneratzen laguntzea, giltzarria izango delako bikoteko eta familiako bizitza-proiektua garatzeko orduan. Egoera horrek gure herrialdean dauka eragina, jakintzan, berrikuntzan eta sormenean oinarritutako ekonomia bultzatzeko tresna da-eta.

Premia handiari emandako erantzuna

Bizkaia:talent egoera horren jakitun denez, Be Basque Dual Career Centre diseinatu eta jarri du abian, premia horri erantzun eraginkor bezain emankorra eskaintzeko. Zerbitzu hori, gainera, euskal enpresentzako abantaila lehiakorra izango da inguruko herrialdeen aldean, nazioarteko profila zein ibilbidea dituzten goi-prestakuntzadun profesionalak zuzenean ezagutzeko aukera izango dutelako.

Hartara, erakundeek euren harremanen sarea eta oso ondo prestatutako profesionalen arteko lankidetza zabaldu ahal izango dituzte gure herrialdean, gardentasuna lanaren oinarria izango dela kontuan hartuta.

Banakako garapen profesionalaren azterketa

Be Basque Dual Career Centreren helburua izango da Location Zerbitzuko erabiltzailearen bikotekideak honako arlo hauetan dituen premiei behar bezala eta banan-banan erantzutea, behar den moduan laneratu eta gizarteratu dadin: kontratazioa, ekintzailetza eta borondatezko lana.

Modu berean, laguntza ekonomiko eskuragarriei eta harremanak ezartzen lagunduko dioten topaketei zein jarduerei buruzko informazioa ere emango zaio.

Be Basque Dual Career Centreren inguruko erakundeen sarea

Erakundeen sarea sortu da, Be Basque Dual Career Centre lanerako orientazioaren, ekintzailetzaren eta borondatezko lanaren ardatzen bidez abian jartzeko asmoz.

Gaur egun, honako hauexek babesten dute sarea: ALDALAN, BEAZ, BOLUNTA, CAMPO & OCHANDIANO, CECOBI – Confederación Empresarial de Comercio de Bizkaia – Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioa, Colegio Oficial de Químicos e Ingenieros Químicos del País Vasco, Burgos y La Rioja, COLEGIO DE INGENIEROS DE CAMINOS, CANALES Y PUERTOS, ICAZA Colaborando (Ner Group, Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia eta Deustuko Unibertsitatea.

Zerbitzua eskatu nahi duten guztiak zuzenean jarri beharko dira harremanetan bizkaia:talent-ekin: Location Zerbitzuko arduradunekin, hain zuzen ere, ekimena bertan dagoelako kokatuta. Horretarako, 94 479 54 28 telefonora deitu, mobility@bizkaiatalent.org posta elektronikora mezua bidali edo www.bizkaiatalent.eus web orria bisitatu besterik ez dute.

 

 

 

 

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×