bizkaia:talent

bizkaia talentek bere programak eta zerbitzuak aurkezten ditu Bizkaiko gazteentzako “Prestik Ezkerraldea 16” enplegu-azokan

Aurton ere, Talentua Bizkaia-Euskadira Erakartzeko, Berton Geratzeko eta Inplikatzeko Elkartea PRESTIK Enplegu Azokan egongo da -oraingoan, PRESTIK Ezkerraldea- urriaren 20an eta 21ean, Portugaleteko Nautika Eskolan (EHU).

Bizkaia talent bosgarren aldiz joango da Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Inklusio Sozial eta Berdintasunerako Sailak antolatu eta finantzatzen duen azokara. Hain zuzen ere, inplikatutako eragile guztien arteko elkargunea izatea du helburu, topaketaren bidez enpleguaren, prestakuntzaren eta ekintzailetzaren eskualdeko egoerari buruzko jakintza sortu eta zabaldu dezaten.

Azokak dirauen bi egunetan, bizkaia talentek parte-hartzaileei aurkeztuko dizkie ikasle unibertsitarioentzat eskaintzen dituen zerbitzuak; Talentia programa, esaterako. Ekimena hiru euskal unibertsitateen lankidetzapean garatzen da, eta, bertan, diziplina akademiko bakoitzeko espediente akademiko onenak hautatzen dira, baita lidergoa, talde-lana zein nazioarteko ezarpena ezaugarri bereizgarri dituzten trebetasun profesionalak ere.

Era berean, Be Basque Talent Networki buruzko informazioa ere eskainiko da, Euskadiko errealitate sozio-ekonomiko eta lan-arlokoarekin harremanetan dauden edo egon nahi duten profesionalen nazioarteko sare handiena da-eta. Sortu zenetik urtebete-edo igaro denean, 80tik gora herrialdetako 7.500etik gora profesional eta munduan oso nabariak diren 200etik gora erakunde dira bertako kideak.

Bestetik, profil profesionalen arabera, gaur egun bizkaia talenteko Bitartekaritza Profesionalerako Zerbitzuan dauden 50etik gora lan-eskaintzetan izena emateko aukera ere eskainiko da www.bizkaiatalent.eus web orriaren bidez.

2016ko PRESTIK-Ezkerraldea

Azokak erakusketa eremu handi bat izango du, hiru alorretan bildutako gai askotarikoei eskainia: Prestakuntza: prestakuntza arloan diharduten erakunde garrantzitsuenak (hiru euskal unibertsitateak eta prestakuntza zentro publiko eta pribatuen elkarteak), eta hainbat lanbideren erakusketa.

Enplegua: eskualdeko enpresa esanguratsuenak eta inguruko lan bitartekaritza eta orientazio erakunde nagusiak (Behargintza, Lanbide, etab.)Teknologia berriak enpleguarentzat: enplegu eta lanbide berriak, enplegu atariak…

Gainera, ekintza espezifikoak egingo dira ikasleentzat eta lan bila dabiltzan pertsonentzat (hitzaldiak, mahai inguruak, tailerrak, banakako aholkularitza…), baita ekintzailetzaren bidea hartu nahi duten pertsonentzat ere.

PRESTIK-Ezkerraldea azokan, Ezkerraldeko sektore garrantzitsuenetako enpresak egongo dira, eta beren jardueren, proiektuen eta behar dituzten langile profilen berri emango dute.

Bestetik, networking topaketak ere egingo dira, inguruko enpresentzat, eskualdeko ekonomiaren egoera eta joerei buruz eztabaida dezaten, baita etorkizuneko proiektu estrategikoei buruz ere.

Email This Page
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×