Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren eta Washington inguruko euskal profesionalen arteko topaketa antolatu du

Uztailaren 27an, astelehena, Bizkaiko Foru Aldundiak Washingtonen garatutako misioa dela eta, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren eta Washington inguruko euskal profesionalen arteko topaketa antolatu zen bizkaia:talent-en laguntzaz.

Ivan Jimenezek, bizkaia:talent-eko zuzendari gerenteak, harrera eta ongietorria eman zizkien ekitaldia garatzeko aukeratutako “National Press Clubera” hurbildutako 21 lagunei.

Topaketan bertan, Bizkaia World estrategia aurkeztu zen, eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko enpresen nazioarteko ezarpena bultzatu nahi du programa horren bitartez. Hain zuzen ere, aldebakarreko erakundeetako (Amerika Arteko Garapen Bankua, esaterako) eta Amerika Latinoan lurralde historikoarentzat estrategikoak diren herrialdeetako lizitazio handietan parte hartzeko aukera eskaini nahi die enpresei.

Topaketan bertan, Ivan Jimenezek Be Basque Talent Network aurkeztu zien profesionalei. Izan ere, munduko talentuen sare handiena da, bizkaia:talent elkarteak bultzatu du, Euskadirekin lotunea daukaten edo eduki nahi duten profesionalek osatzen dute eta 6.000 erabiltzaile baino gehiago lortu ditu bere lehenengo sei hilabeteetan.

Besteak beste, bizkaia:talent-eko zuzendariak argi eta garbi azaldu zuen oso garrantzitsua dela Washington inguruan bizi diren euskal herritarren eta Euskadiren arteko harremanak indartzea, etorkizunean merkataritzaren edota lanaren arloko lankidetzak garatu ahal izateko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×