Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek Be Basque Talent Network aurkeztu die Londres inguruan bizi diren hogeita hamar bat euskal profesionali

Naturejobs Career Expo azokako partaidetza eta Erresuma Batuko egonaldia dela eta, bizkaia:talent-ek topaketa antolatu zuen Londres inguruan bizi diren euskal profesional prestatu-prestatuekin, eta hogeita hamar bat lagun bertaratu ziren.

Topaketa horretan, bizkaia:talent-eko zuzendari gerenteak, Ivan Jimenezek, Euskadik 2020. urteari begira talentuaren arloan zer premia dituen azaldu du, eta Be Basque Talent Network aurkeztu du, hau da, munduko talentuen sare handiena. Euskadirekin lotunea daukaten edo eduki nahi duten profesionalek osatzen dute, eta munduko 80tik gora herrialdetako 6.500 erabiltzaile baino gehiago lortu ditu bere lehen sei hilabeteetan. Horrez gain, sare horretan, 150 euskal erakunde baino gehiago daude erregistratuta, eta, besteak beste, euren lan-eskaintzak bertan iragartzen dituzte zuzenean. Aurton, ehun bat argitaratu direla nabarmendu beharra dago.

Enpresentzako aukera aparta da, mundu zabaleko talentuarekin harremanetan jartzeko orduan, gaur egun nazioartean talentu onenagatiko lehia nagusi denean. Era berean, profesionalentzako abagune paregabea ere bada, euren artean eta euskal enpresekin harremanetan egon daitezen.

Be Basque Talent Networken edo bizkaia:talent-en erabiltzaile moduan erregistratu ondoren, erabiltzaile-profilera sartuko gara webean. Bertan, lan-eskaintzak zein era guztietako informazioa daude ikusgai, eta zerbitzu nagusiak eskuratu daitezke. Horrez gain, honako hauxe ere badago: Euskadiko ekonomiarekin, kulturarekin eta lan-arloarekin lotutako gaiei buruzko informazioa trukatzeko foroa eta bilaketa-tresna nagusia, Basque Talent Map, alegia.

Tresna horrek ikusizko mapa eskaintzen du, sareko erabiltzaileen lan-kokapena herrialdeka eta hirika ikusteko. Gainera, zenbait irizpideren arabera bilatzeko aukera ere ematen du, harik eta bilatu nahi dugun profesionala edo enpresa aurkitu arte; esate baterako, lan-sektorea, bizilekua edo sorterria.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×