Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent, talentua erakartzeko mundu-mailako eredu Amsterdamgo Bloomberg Citylab biltzarrean

  • Ekitaldian, besteak beste, Mariana Mazzucato ekonomialari prestigiotsua eta Norman Foster arkitektoa izan ziren.

Urriaren 9tik 11ra, Amsterdamen, Bizkaia Talentek Bloomberg CityLab 2022 biltzarrean parte hartu zuen, Bloomberg Philanthropies-ek Aspen Institutuarekin lankidetzan antolatutako hirien munduko ekitaldian, hain zuzen ere. Michael R. Bloombergek, Bloomberg L.P.-ren eta Bloomberg Philanthropies-en sortzaile eta New Yorkeko alkate ohiak, eman zion hasiera ekitaldiari, non mundu osoko alkate ugarik eztabaidetan parte hartu zuten.

Ivan Jimenez Bizkaia Talenteko zuzendari kudeatzaileak, Stephen Goldsmith Harvard Unibertsitateko katedradun eta New Yorkeko alkateorde ohiarekin batera, hiriek tokiko politikak langileen belaunaldi berrira egokitzeko duten beharra jorratzeko eztabaida-saioan parte hartu zuen, eta, besteak beste, prestakuntzari, kontratazioari eta talentua atxikitzeari buruzko estrategia berritzaileez eta ikuspegiez mintzatu ziren.

Saioan, Bizkaia Talentek talentuaren inguruan garatzen duen “Be Basque” estrategia mundu-mailako kasu arrakastatsutzat jo zen, erakartze-politika berriak ezartzeko eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturiko erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuetan hobekuntzak egiteko erabakiak hartzeko orduan big dataren erabilera nabarmenduta.

Mundu-mailako lider prestigiotsuak
Bloomberg Citylab 2022 biltzarrak, berrikuntzarik garrantzitsuena tokian-mailan gertatzen ari dela eta hiriek konponbideak partekatzen dituztenean mundu-mailako eragina lor daitekeela sinesten duen printzipioan oinarrituak, mundu osoko 500 hiri-lider, aditu, berritzaile eta artista baino gehiago bildu zituen. Bai eta hiri garrantzitsuetako alkate andreak ere, Washington D.C.-koa, San Frantziskokoa, Mexiko Hirikoa eta Bogotakoa, kasurako, eta alkate nagusiki estatubatuarrak eta Europako hirietakoak ere bai, Amsterdamgoa eta Kievekoa, besteren artean.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×