Bizkaia Talent

Albisteak

BCF CAREER EVENT ENPLEGU-AZOKA

Bizkaia:talent-ek lehen aldiz parte hartu zuen 2014ko maiatzaren 14an Amsterdamen egindako BCF CAREER EVENT azokan. Europako Enplegu zientifikoaren Azoka handiena da, eta bizitzako, kimikako, elikagaigintzako zein farmaziako zientzietako adituentzat dago antolatuta.

BCF azokak 2.000 bisitari baino gehiago erakartzen ditu, eta oso aukera aparta eskaintzen du, talentuekin zuzenean elkarreragiteko eta Euskadik eskaintzen dituen karrera-aukerak aurkezteko.

Bizkaia:talent Euskadiko 7 erakunderen ordezkaria izan zen, eta zientziaren, teknologiaren zein enpresaren arloko goi-mailako 14 profesional erakartzea zeukan helburu.

ACHUCARRO BASQUE CENTER FOR NEUROSCIENCE, BCAM, BC3, CIC ENERGIGUNE, CIC NANOGUNE, PANDA SECURITY, S.L. eta TECNALIA.

Azkenik, BCF Career Event azokan bertan, gaur egun Amsterdam inguruan lan egiten duten 34 euskal talenturekin batzartu zen bizkaia:talent, Euskadira itzultzeko aukerak zein ziren jakin nahi zuten-eta.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×