Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent, mundu-mailako erreferentzia-eredua City Nation Place World Congress-en, lurralde-talentuaren kudeaketagatik

  • Nazioarteko place branding biltzarrik handienean parte hartu du, talentuari eskainitako saioan, Invest Stockholm erakunde suediarrarekin batera

Joan den azaroaren 12an, mundu osoko 350 goi-kargudunek baino gehiagok, ardura dutenek place branding, turismo-marketin, inbertsioen sustapen edo talentuaren erakarpenaren sektoreetan erabakiak hartzeko, lehen City Nation Place World Congress biltzarrean parte hartu zuten, Londresen, online. Hala, aurreko edizioetan lau hitzalditan eginikoa ― Latinoamerika, Asia, Erresuma Batua eta Munduko Konferentzia― bakarrera ekarri zuten.

Bizkaia Talentek talentuari eskainitako saioan parte hartu zuen, Invest Stockholm Stockholmeko (Suedia) inbertsio-sustapenerako erakunde ofizialarekin batera, talentuaren kudeaketaren arloko erreferentzietako bat bera. Bertan, talentuaren egungo munduko merkatuaren dinamika aldakorra izan zuten hizpide.

Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaileak euskal elkartearen “Be Basque” estrategia inklusiboaren eredu berritzailea ezagutarazi zuen. Izan ere, elkarteak etengabeko berrikuntzaren eta tresna teknologikoen sustapenaren alde egiten du, talentua eragile anitzeko lankidetzaren bidez erakarri, atxiki eta finkatzeko helburuarekin.

Era berean, Jimenezek nabarmendu zuen zer-nolako zailtasuna dagoen goi-mailako prestakuntza duten profesionalak erakartzeko orduan, hala nola zein garrantzitsua bihurtzen ari den erakundeek entitate ekintzaile gisa zabaltzen duten irudia (Employer Branding), zeinarekin batera toki baterako marka sortzeko estrategia egokia garatu behar den (Place Branding).

Ildo horretan, aipatu beharra dago Bizkaia Talent Be Basque Employer Branding proiektua lantzen ari dela. Euskadiko hainbat erakunderekin batera diseinatua, xedea da enpresen posizionamenduari buruzko erabakiak hartzen lagunduko duen tresna garatzea, eta, horrez gain, hala enpresen lehiakortasunari nola Euskal Autonomia Erkidegokoari lagunduko die.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×