Bizkaia Talent

Albisteak

Euskal herritarrek Estatu espainoleko ongizate-maila handiena dute

  • BBVA Fundazioak eta Iviek egindako azterketaren arabera

Euskadi ongizate-maila onena daukan eskualdea da krisiaren ondoren eta susperraldi ekonomikoaren hasieran, BBVA Fundazioak eta Valentziako Ikerketa Ekonomikoen Institutuak (Ivie) egindako azterketaren arabera.

BBVA Fundazioak eta Iviek laster argitaratuko duten ‘Ongizatearen alderdiak: Espainian eta bertako autonomia-erkidegoetan 2006-2015ean dagoen bizi-kalitatera egindako dimentsio anitzeko hurbilketa’ monografiako ondorioen eta emaitza nagusien arabera, Euskadi eta Errioxa ongizate objektiboaren maila handiena duten lurraldeak dira; eta, haien ostean, Nafarroa.

Lanean, ongizatearen bilakaera aztertzen da 2006tik 2015era, INEko datuak eta ELGAk bere How’s Life Programan erabilitako metodologia kontuan hartuta. Bertan, hain zuzen ere, gaur egungo ongizateari eta horri eusteko baliabideei buruzko 50 adierazleren informazioa eskaintzen da.

Era berean, monografiaren arabera, nolabaiteko aldea dago aldagai objektiboen bidez hurbildutako ongizate-mailen eta bizitzaren inguruko gogobetetasun-mailaren artean. Hain zuzen ere, Balear Uharteetako, Kataluniako eta Valentziako Erkidegoko bizilagunen ongizate objektiboaren maila ertaina eta ertain-txikia den arren, bizitzaren inguruko gogobetetasun onena dutenak dira, ongizate objektiboaren maila handia daukaten Nafarroakoekin eta Euskadikoekin batera.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×