Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek nazioarteko komunitatea bildu du udari ongietorria egiteko

  • Festa bat ospatu du BBK Fundazioaren BBK Talent Home eraikinean.

Joan den ekainaren 16an, Bizkaia Talentek nazioarteko profesionalak, graduatu ondokoak eta haien familiak BBK Talent Homeko terrazan antolatu zuen festan bildu zituen, gau-ekitaldi dibertigarrian udari ongietorria egiteko.

40 lagun baino gehiago bilduta eta zenbait taldetan banatuta, euskal kulturari buruzko joko batean parte hartu zuten, Euskadiko sekreturik eta tradiziorik enblematikoenak ezagutzeko helburuz. Jokoaren bidez, gure lurraldean denbora gehiago daramatenek eta iritsi berriek harreman pertsonalak eta lanekoak egin ahal izan zituzten. Izan ere, halako topaketak Bizkaia Talentek Euskadira lan-ibilbidea hastera nahiz prestakuntzarekin jarraitzera datozen pertsonen gizarteratzea errazteko egiten dituen jardueretako bat dira.

17 nazionalitate
Ekitaldian izandako pertsonak herrialde hauetakoak dira: Argentina, Bielorrusia, Txile, Kolonbia, Ekuador, AEB, Egipto, Honduras, Iran, Italia, Japonia, Mexiko, Herbehereak, Peru, Dominikar Errepublika, Errumania eta Espainiako Estatua; eta beren lan-ibilbidea erakunde hauetan garatzen dute: IDOM, Tecnalia Research & Innovation, Deustuko Unibertsitatea, BCAM – Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroa, BC3 – Klima Aldaketarako Euskal Zentroa, BCMaterials – Materialen, Aplikazioen eta Nanoestrukturen Euskal Zentroa, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Mosaikus, Gorabide eta Ikerbasque.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×