Bizkaia Talent

Albisteak

Confebask-ek, euskal patronalak, Euskadiko susperraldi ekonomikoa eta enplegua nabarmen haziko direla iragarri du

Confebask-ek modu nabarian gorantz berrikusi ditu euskal ekonomiak ekitaldi honetarako izango duen hazkuntzaren aurreikuspenak. Patronalak kalkulatutakoaren arabera, Euskadiko Barne Produktu Gordina %2,7 haziko da, hau da, duela zenbait hilabete aurreikusitakoa baino 0,8 puntu gehiago, erakundeko Miguel Ángel Lujua presidenteak eta Eduardo Arechaga zuzendari nagusiak adierazi duten bezala.

Euskal patronalaren ustez, sektore industrialaren gorakada handia izango da. Hori dela eta, Lujuaren esanetan, urte honen amaierarako 22.000 lanpostu sortuko dira, iazko abenduan aurreikusitako 17.000 lanpostuen aldean. Horri esker, langabezia-tasa 1,7 puntu jaitsiko denez, %13,5 izango da 2015. urtearen amaierarako.

AFILIADOS - SS

Era berean, Confebask-eko ordezkari gorenek azaldu zutenez, euskal ekonomiaren hobekuntzak zerikusi zuzena izango du euskal enpresetako bezero nagusien susperraldi nabariarekin: Alemania eta Frantzia. Arechagak gogoratu zuen moduan, Euskadiko salmenten %75 Europan egiten dira; eta, euretatik, erdiak ia-ia, aipatutako bi herrialde horietan.

CAPACIDAD PRODUCTIVA CAV

Hartara, euskal industriak bere jarduera-tasak suspertu eta euskal ekonomiaren hobekuntza zuzenduko du, bere hazkuntza %3,5ekoa izango da-eta, patronalaren aurreikuspenen arabera.

Lujuaren esanetan, sektore horrek hobera egin du, euskal lantegietako okupazio-maila handiagoa delako. Confebask-eko arduradun nagusiak azaldu duen bezala, “euskal industriaren ekoizpen-ahalmenaren erabilera hazi eta hazi egin da 2014. urtearen amaieraz geroztik, nahiz eta oraindik krisiaren aurretiko maila berreskuratu ez duen”.

Gaur egun, euskal industriaren ekoizpen-ahalmenaren erabilera %82,4koa da, 2009ko eta 2010. urtearen hasierako %64,7ren aldean. “Enpresa industrialen aurreikuspenak hobeak dira urtearen gaineratikorako”, Lujuak baieztatu zuen moduan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×