Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talent, “talentu-kudeaketako enpresarik onena” Corporate Excellence Awards sarietan

2023/01/24

  • Corporate Vision Magazine argitalpen britainiarrak hirugarren urtez jarraian saritu du euskal elkartea.

Bizkaia Talent Corporate Excellence Award 2022 nazioarteko saria jaso duten erakundeetako bat da, Bizkaiko lurraldean giza kapitala sustatzeko eta sendotzeko egiten duen lanagatik. Hala, Corporate Vision Magazine argitalpenak hiru sari eman dizkio dagoeneko (2020an eta 2021ean, Small Business Award saria jaso zuen).

Corporate Vision Magazineren arabera, Bizkaia Talent “pertsonak, erakundeak eta jorratzen dituen arloak hobetzen jarduten duen agentzia delako” nabarmentzen da, “Euskadi eta bertan lan egiten duten guztiak aberastea helburu”. Era berean, “Bizkaian eta Bizkaiaren bitartez garatutako proiektuetan laguntzaile, aholkulari edo aditu lan egitera datozenei eskaintzen dien laguntza” azpimarratu du.

Corporate Vision
Corporate Vision Magazine argitalpen britainiarrak mundu osoko harpidedunak ditu, besteren artean negozioen arloko buruzagiak eta adituak, eta enpresa-estrategiari, kasu korporatiboen azterketei, joera emergenteei, lidergoari, hazkunde-aukerei eta enpresa-lider nagusien egungo erronkei buruzko albisteak eta artikulu korporatiboak eskaintzen dizkie.

Urtero, enpresa txikien komunitateak mundu-mailan eskaintzeko duen onena bilatzen du, eta hainbat esparru sarituz aitortzen: segurtasuna, adimen artifiziala, hezkuntza, abiazioa, logistika, teknologia eta merkataritza elektronikoa, besteak beste.

CORPORATE EXCELLENCE AWARDS 2022

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×