Bizkaia Talent

Albisteak

Crowdfunding Bizkaia, proiektu berritzaileetarako munduko lehenengo online plataforma publikoa

  • Bizkaiko proiektu berritzaileak finantzatzeko asmoarekin jarri da abian.

Bizkaiko Foru Aldundiak Crowdfunding Bizkaia jarri du abian. Startup publikoen partaidetzazko finantzaketarako lehenengo plataforma da, eta Bizkaiko ekintzailetzaren ekosistema indartzen jarraitzea du helburu.

Ekonomia eta Lurraldea Garatzeko diputatuak, Imanol Pradalesek, tresna berri honen aurkezpenean adierazi duen bezala, jasotako proiektu guztien azterketa ekonomiko finantzario zorrotza egingo da, eta inbertsiogileek partaidetzak eduki ahal izango dituzte eurentzat interesgarriak diren proiektuetako kapital sozialean. Horrez gain, sustatzaileek ez dituzte autore eta jabetza eskubideak galduko, eta lortutako inbertsioaren %1eko komisioa baino ez dute izango.

Crowdfunding Bizkaia lortzeko eskakizunei dagokienez, Pradalesek berak azpimarratu du enpresak Bizkaian finkatuta egon beharko direla, hazteko moduko proiektu berritzaile, interesgarri eta bideragarriak aurkeztu beharko dituztela eta proiektuok teknologikoak, sozialak… izan ahalko direla. Informazio gehiagorako: www.crowdfundingbizkaia.com

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×