Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadi Europako bosgarren lekuan dago lurraldeko ekonomia eta gizartearen digitalizazioari dagokionez

  • Aurretik Finlandia, Suedia, Herbehereak eta Danimarka besterik ez duela, Europako abangoardian dago lurraldeko erakunde eta ekoizpen-prozesuen digitalizazioan

Ekonomia eta Gizarte Digitalak Euskadin 2019 ikerketak Europako Digitalizazio Indizeko (DESI) 43 adierazle aztertu ditu, bost alderdiren baitan: Konektibotasuna, Teknologia Digitalaren Txertaketa Enpresetan, Zerbitzu Publiko Digitalak, Giza Kapitala eta Interneteko Zerbitzuen Erabilera Etxean.

Txostena Deustuko Unibertsitateko Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak egin du, Euskaltelekin elkarlanean, eta ondorioztatu du Euskadik baduela berme nahikoa trantsizio digitaletik eratorritako erronkei aurre egiteko.

Ikerketan, eskuraturiko emaitzak EB-28 osatzen duten gainerako herrialdeetakoekin alderatu dira, eta 2017tik gaur egunera izandako bilakaera aztertu. Azterturiko bost alderdietako lautan, Euskadiko balioak Europako batezbestekoa baino handiagoak dira, beraz, aurrea hartuta dago negozio-eredu berriekin loturiko etorkizuneko erronkei heltzeko, hala nola erronka digitalari estrategia eta kudeaketaren ikuspegitik aurre egiteko, teknologia produktu edo prozesuan txertatzeaz harago.

Hona hemen txosteneko ondoriorik nabarmenetako batzuk:

Euskadi bada:

  • liderra, EB-28 osatzen duten herrialdeen artean, banda zabal azkar eta ultra-azkarraren ezarpenean, % 74,42ko balioarekin.
  • seigarrena, % 57,68ko balioekin, Europako batezbestekotik (% 41,05) gora, negozioen eta merkataritza elektronikoaren digitalizazio-mailari dagokionez.
  • Europako bigarrena osasun publikoko zerbitzuen digitalizazioan, soilik Danimarkaren atzetik.

TXOSTEN OSOA IRAKURRI

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×