Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek sari bat banatu du EikenTALENT 2018 lehiaketan

  • Jon Mikel Gutierrezen “Haizea” film laburra izan da proiektu irabazlea lehiaketaren 10. edizioan.

Bizkaia Talentek EikenTALENT lehiaketaren 10. edizioan parte hartu du, non sariak ikus-entzunezko enpresa batean prestakuntza jasotzeko bekak izan diren, Jon Mikel Gutierrezi saria emanez “Haizea” film laburra proiektuarengatik.

EikenTALENT, Eikenek antolatua, alegia, Euskadiko ikus-entzunezko eta eduki digitalen klusterrak, ikus-entzunezkoen alorreko talentu berrientzat da, eta, ikastetxeen eta enpresen artean zubi-lana eginez, gazteen enplegua bultzatzea du helburu.

Joan den maiatzean, Bizkaia Talentek lankidetza-hitzarmena sinatu zuen klusterrarekin, EikenTALENT 2018 proiektuaren arrakasta lortzea xede. Ekintza berritzaile eta aitzindaria da Euskadin, Eikeni atxikitako enpresek antolatua, gazte sortzaileen talentu amateurra Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreko enpresekin harremanetan jartzeko, elkarlan horretatik produktu eta antolaketa-eredu lehiakor berriak sor daitezen aipatutako sektorean. Era berean, xede du sormenerako talentua Euskadin geratzea, eta bere ideiak industriari erakusteko erakusleiho bat eskaintzea.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×