Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek hitzarmena sinatu du, Eiken-Basque Ikus-entzunezkoen Klusterreko Eiken TALENT proiektua sustatzeko

Bizkaia:talent-ek lankidetza-hitzarmena sinatu du Eiken-Basque Euskadiko Ikus-entzunezkoen Elkartearekin. Irabazi-asmorik gabeko elkarte profesionala da, eta euskal ikus-entzunezkoetako enpresa nagusiak dira bertako kideak.

Sinatzean, bizkaia:talent-ek hitzartu egin du klusterrarekin lan egingo duela, Eiken TALENT 2015 proiektuaren arrakasta lortzeko. Izan ere, ekintza berritzaile bezain aitzindaria da Euskadin, eta Eikeneko enpresa kideek diseinatu dute. Hain zuzen ere, gazte sortzaileen talentu ez-profesionala euskal ikus-entzunezkoetako enpresekin harremanetan jartzea izango du helburu, lankidetza horren ondorioz euskal ikus-entzunezkoen sektorean antolakuntza-eredu lehiakorrak eta produktu berriak sortu daitezen.

Parte hartzeko aukera izango dute bai EikenTALENT programaren inprimakian zehaztutakoaren araberako ikus-entzunezko produktuei buruzko gidoiek, maketek edo baita pilotuek ere. Proiektuak originalak izatea etamerkataritza ahalmena edukitzea balioetsiko da.

Era berean, bizkaia:talent-ek ekarpen ekonomikoa ere egingo du. Hori dela eta, finalistetako bati emango dio beka, Eikenek zehaztu beharreko ikus-entzunezkoetako enpresa bizkaitar batean praktikak egin ditzan. Beka horretako onuraduna Bizkaikoa izango da.


Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×