Bizkaia Talent

Elena Zárraga Bilbao

Elena Zárraga Bilbao

Bilbon jaiotako ekonomialaria eta zinpeko kontu-azterlaria da.elena zarraga

Bere lehenengo etapa profesionalean, esparru pribatu zein publikoko kontuen auditoriaren arloko esperientzia zabala garatu zuen hamabost urtez. Era berean, Zinpeko Kontu Azterlarien Institutuko Euskadiko Lurralde Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea ere izan zen.

Ondoren, zuzendaritzako zenbait erantzukizun garatu ditu, eta, sei urtez, finantza-erakunde abal-emailea den Elkarren Bermerako Oinarri Sozietateko zuzendari nagusia izan zen.

Gaur egun, Laboral Kutxako kontseilaria, Auditoria Batzordeko bokala eta finantza-erakundeko Arriskuen Batzordeko presidentea da.

2014ko maiatzaz geroztik, GRUPO LKS, S.COOP. sozietateko zuzendari nagusia da. Aholkularitza, Teknologia eta Zerbitzu Juridikoetako Enpresen Taldea da, eta enpresei zein instituzioei zerbitzuak ematen dizkieten 530 profesionalek lan egiten dute bertan.



Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×