Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek eta Elhuyar Fundazioak zientziaren eta teknologiaren dibulgazioa, eta euskararen garapena sustatzeko akordioa berritu dute

2021eko Elhuyar Zientzia Azoka

  • Hala, aurten ere, Bizkaia Talentek Elhuyar Zientzia Azokan lagunduko du, eta lau beka eskainiko ditu elkarteak profesionaltasunerako trebetasunak lantzeko duen programan parte hartzeko.

Bizkaia Talentek eta Elhuyar Fundazioak beren arteko lankidetza-hitzarmena berretsi dute, horrela hezkuntza-esparruan zientzia eta teknologia zabaltzen jarraitzeko eta, aldi berean, euskararen garapenean laguntzeko.

Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaileak eta Jon Abril Elhuyar Fundazioaren koordinatzaile nagusiak sinatuta, hitzarmenak Elhuyar Zientzia Azoka du oinarri, zeina Bilbon egingo den, 2022ko ekainean, ohi bezala gazteen bokazio zientifikoa bultzatzeko, jendartean kultura zientifikoa sustatzeko eta zientziaren hedapenerako tresna izateko helburuaz, proiektu estrategikotzat jota.

Zientzia-azokan parte hartzen duten gazteen artean, Bizkaia Talentek lau beka eskainiko ditu Talentia Skills programan parte hartzeko. Haren bidez, elkarteak ikasleen zeharkako trebetasunak garatu, ikasleak beren prestakuntza-aldian bideratu, eta erreferentziazko enpresetara eta sektoreetara modu proaktiboan hurbildu nahi ditu. Horretarako, gazte horiek bizkaitarrak eta euskal unibertsitate bateko ikasle izan beharko dira.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×