Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek 2019ko Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu zuen

  • Kids and Skills plataforma erakutsi, eta Profesionaltasunerako Trebetasunak programako lau bekak banatu zituen

Kultura zientifikoa jendartean sustatzeko eta gazteen artean zientziarekin zein teknologiarekin loturiko gaien gaineko interesa pizteko helburuaz, joan den maiatzaren 11n Zientzia Azokaren beste edizio bat egin zen, Elhuyarrek antolatuta, Bilboko Plaza Barrian.

Eguerdian, ikertzaile gazteek zientziaren eta teknologiaren arloko 90 proiektu aurkeztu zituzten; aurretik galdera edota erronka bat jaso ondoren, urte osoan aritu dira proiektuok lantzen. Era berean, unibertsitate eta zentroetako ikertzaile profesionalek beren egitasmoen berri eman zuten, gune profesionalean.

Bizkaia Talentek duela gutxi aurkezturiko Kids and Skills plataformaren berri eman zien beste herrialde batzuetako ordezkariei (Frantzia eta Belgikakoei, kasu) eta bere standera gerturatu ziren gurasoei. Aldi berean, txikienek bertatik bertara probatu ahal izan zuten zientzia-azterketarako tresna digital berritzailea.

Arratsaldean, Bizkaia Talenten zuzendari gerente Ivan Jimenezek datorren ikasturtean Profesionaltasunerako Trebetasunak programan parte hartu ahal izateko lau bekak banatu zituen, zehazki Ondarroa BHIko “Kaxoli” taldeari.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×