Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadin, 18.000 lanpostu sortu ziren 2018an, eta, 2019rako, 14.000 baino gehiago daude aurreikusita

  • Zenbatespenen arabera, % 2,5eko hazkunde ekonomikoa izango da, Euroguneko batezbestekoa (% 1,9) baino handiagoa

Euskadin, 2018. urtearen amaieran, 962.000 lagun zeuden Gizarte-segurantzara afiliatuta; aurreko urtetik, % 1,92 hazi da afiliatuen kopurua, 18.000 pertsona gehiagorekin. Langabeei dagokienez, egun aurreko ekitaldian baino 7.800 gutxiago daude, eta % 9,58koa da tasa (Estatuko baxuena); 2019 honetarako, berriz, % 8 inguruko langabezia-tasa dago aurreikusita, 2008tik txikiena. Hala, krisialdi aurreko enplegu-egoerara itzuliko ginateke, 976.000 landun izanik.

Izan ere, azken bost urteotan etengabe hazi ondoren, Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzak ere adierazi du 2019an Euskadiko ekonomiak bilakaera positiboa izango duela. Barne Produktu Gordina (BPGd) % 2,5 haziko da, zenbatespenen arabera, eta horrek 14.000 afiliatu gehiago ekarriko dizkio Gizarte-segurantzari.

Euskadiko patronalaren zenbatespen positiboak bertoko enpresen epe ertain eta luzerako ikuspegi onuragarriekin lotuta daude: ia enpresa guztiek dakusate merkatu egonkorra, hedatzen ari dena, eta, datozen hilotan, beren salmentak ugaritu ahal izatea espero dute.

Kantitatea eta kalitatea enpleguan
Panorama ekonomikoaren hobekuntza enpleguaren kantitatean ez ezik, kalitatean ere bada bideragarria. 2018an, errekorra izan zen kontratu mugagabeetan: ia 90.000 sinatu ziren, 2007an (krisi aurretik) baino 12.000 gehiago; eta, 2018ko azarora arte, kontratu-mota horren hazkunde-erritmoa % 21,1ekoa izan zen (aldi baterako kontratuena, berriz, % 3,6koa).

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×