Bizkaia Talent

Protagonistak

Protagonistak

Esperientzia pertsonala

Bosco Olabarri

“1999. Urtean, XMM-NEWTON X izpien Teleskopioaren tresnen operazioen Europako Espazio Agentziarako (ESA) Simulazioen Ofizial izendatu ninduten. Geroago, sei urtez lan egin nuen ESA agentziarako Sateliteen Operazioen Ingeniari bezala, sateliteen barruko hainbat tresnaren operazioak diseinatzen eta egiten. Software Ingeniari ere zazpi urteko esperientzia profesionala daukat, ingurune ezberdinen gainean hainbat aplikazio aztertzen, diseinatzen, garatzen eta integratzen, baita euskarri teknikoak eta konfigurazio-kontroleko lanetan ere. Gaur egun, SENER ingeniaritza-enpresak Bizkaian daukan zentroan, abangoardiako teknologietan oinarritutako eta esperimentu-fasean edo sortze-fasean dauden eguzki-energiako planten ikerketa eta bideragarritasun azterlanak egiten ditut, ikuspuntu teknologiko zein ekonomikotik, SENSOL izeneko SENER enpresaren software tresna bat erabilita eta SENSOL tresnaren softwarea bitarteko emaitzen azterketatik sortutako teknologia horiek optimizatzen dituzten aldaketetara dinamikoki egokituz. Gaur egun, honako teknologia eta proiektuetan nabil:

  • Teknologia zilindriko parabolikoa: Andasol 1 eta Andasol 2 plantak, Granadan; Extresol 1, Extremaduran; GDV, Almerian eta Arizonako (AEB) beste planta bat.
  • Heliostatoen Teknologia, Dorre Nagusian Hartzailearekin: SOLAR-3 planta, Andaluzian eta ESKOM planta, Hegoafrikan.
  • Heliostatoen Teknologia, Islagailu-Hartzailearekin (Beam Down System): Planta Pilotua eta Demo Planta Solar Hytech-entzako (Japonia), Arabiar Emirerri Batuetan.

Nire karrera profesionala hasi nuenetik, sektore espaziala bezalako abangoardiako arlo teknologikoetan lan egitea bilatu nuen, baina 90eko hamarraldiaren hasieran zaila zen Bizkaian horrelakorik aurkitzea eta Frantzia, Ameriketako Estatu Batuak eta Alemania bezalako herrialdeetara lan egitera joatea aukeratu nuen. Duela lau urte, familia arrazoiengatik, Bizkaian abangoardiako teknologietan lana aurkitzen saiatzea erabaki nuen eta, SENER enpresari eta Bizkaia Talent bezalako ekimenei esker, Eguzki-energiako plantak diseinatzeko proiektuetan aurkitu nuen lana”. Bizitza akademiko, ikertzaile eta ekintzaile baten mugarriak Goi-mailako ikasketak:

  • Telekomunikazioetako Goi-mailako Ingeniaritza (Telematika), Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan (1983-1989).
  • Espazioko Ikerlanetan MSc., Estrasburgoko (Frantzia) International Space University (ISU) unibertsitatean (1997-1998).
  • Visiting Scientist, Virginiako (Ameriketako Estatu Batuak) KISS Institute for Practical Robotics institutuan (1998).
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×