Bizkaia Talent

Protagonistak

Protagonistak

Esperientzia pertsonala

Iris Bräuninger and Ulf Dietrich Reips

Universidad de DeustoUniversity of DeustoDeustuko Unibertsitatea

Ibilbide profesionala
Iris: “Dantzako Mugimenduaren Terapian lizentziatu nintzen Londongo (Erresuma Batua) City University unibertsitatean.Ondoren, Gizarte eta Portaera Zientzietan doktoregoa egin nuen, Tübingen Unibertsitatean (Baden – Württemberg, Alemania)”.
Ulf: “Ni psikologoa naiz eta informatikaren arloan ikerketak ere egiten ditut. Tübingen Unibertsitatean egin nuen doktoregoa eta, ondoren, aleman hizkuntzadun herrialdeetan gaikuntza lortu nuen. Hona etorri aurretik, Zuricheko Unibertsitatean, Suitzan, lan egin nuen, baina beste herrialde batzuetan ere garatu dut nire jarduera profesionala, hala nola, Erresuma Batuan edo Ameriketako Estatu Batuetan”.

Zerk bultzatu zintuen Bizkaira etortzera?
Iris: “Ulf nire senarrak ikertzaile lanpostu bat eskuratu zuen Ikerbasquen. Aurretik hona etorri ginen Bizkaia gustatzen ote zitzaigun ikusteko eta leku honetaz maitemindu egin ginen. Beraz, Suitzatik Bizkaira etortzea erabaki genuen”.
Ulf: “Ikerbasquen eskaintza bikaina da, izan ere, iraupena mugagabea izanik, ikerketa-lana epe luzera egiteko aukera ematen baitu. Proposamen oso interesgarria iruditu zitzaidan, eskaera aurkeztu nuen eta lanpostua eman zidaten. Paisaia begiratzen dudanean, oso atsegina iruditzen zait, benetan leku ederra da. Beraz, ez nuen asko pentsatu beharrik izan. Familiarekin hitz egin nuen, denak ados zeuden eta hona etorri ginen”.

Harrera-zerbitzua
Iris: “Bizkaia Talent-en location zerbitzua bikaina iruditzen zait. Zerbitzu horri esker, kudeaketak askoz azkarragoak dira eta hemen moldatzeko beharrezko informazio guztia jasotzen duzu. Zerbitzu oso baliagarria izan zen guretzat”.

Garapen profesionala gure ingurunean
Ulf: “Euskadi ingurune ezin hobea dela uste dut. Karrera berriak garatu eta beste herrialde batzuetako ikertzaileentzako aukera berriak eskaintzerako orduan nabaritzen dudan gogo bizia gustatzen zait, batez ere. Etorkizunean aukera ugari egongo delakoan nago eta hori oso interesgarria da”.

Etorki herrialdea: Alemania

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×