Bizkaia Talent

Protagonistak

Protagonistak

Esperientzia pertsonala

Mikel Llorente

Automotive Intelligence Center (AIC)

Ibilbide profesionala
“Tecnuen ikasi nuen, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza eskolan. Ikasketak amaitu nituenean, 1998an, arlo ezberdinak lantzeko aukera emango zidan enpresa multinazional batean lan egitea interesatzen zitzaidan. Hori izan zen atzerrira joatera bultzatu ninduena. Bost urtez egon nintzen Ameriketako Estatu Batuetan lanean eta gero Hungariara joan nintzen urtebetez enpresa multinazional batean lan egitera; han, produktuaren garapena, prozesuaren hobekuntza eta etengabeko hobekuntza bezalako arloetan metodologia ezberdinekin lan egiteko aukera izan nuen”.

Zerk bultzatu zintuen itzultzera?
“Sei urte iraun zuen ziklo hura amaitu zela pentsatu nuen eta horixe izan zen itzultzeko arrazoia. Gainera, Bizkaiak ere eskaintzen zidan nire karrera profesionala indartzen jarraitzeko aukera”.

Bizkaia Talent-en Laguntza-programa
“Oso positiboki baloratzen dut programa hori, Bizkaira modu onean itzultzea ahalbidetu zidalako; maila ezberdinetan babesa izan nuen, bai lanari dagokionez, baina, baita alderdi pertsonalari dagokionez ere. Etxebizitza aurkitzen lagundu zidan, denbora luzez bizi izan ez zaren lurraldea, eta aldatu egin dena, berrezagutzen lagundu zidan. Balorazioa oso positiboa da”.

Euskadi, lanerako ingurune gisa
“Oso positiboki balioesten dut alderdi hori, kontuan hartuta kanpoan egon naizen zazpi urteetan automozioaren sektorean lan egin dudala eta Euskadin tradizio handia duen arloa dela. Automozioaren sektoreak Barne Produktu Gordinaren %20 suposatzen du dagoeneko eta sektorearentzako lanean diharduten enpresen masa kritiko handia dauka. Horrek nire gaitasunak garatzen jarraitzeko aukera ematen zidan, teknologia ezberdinekin, tamaina ezberdinetako enpresetan… Atzerrian jaso dudan esperientzia oso lagungarria izan da orain Automozioaren Euskadiko Klusterrean (ACICAE) dudan ardura garatzerako orduan”.
“Euskadi ingurune lehiakorra da, azkeneko urteotan arlo ezberdinetan inbertsio handiak egin dituena, baita nazioartekotzean, I+G-ean… ere. Lurralde bezala eraldatzen jakin izan du, beraz, lehen hona, Bizkaira, ekartzea, askoz zailagoa izango zatekeen esparruetan atzerrian lanean egon diren ondo prestatutako enpresentzako ingurune lehiakorra da. Baina gapa ixten ari dela uste dut eta aukerak esponentzialki ari direla hazten gure lurraldean”.
“Automozioaren sektorean, garatzen ari garen ibilgailuen elektrifikaziorako programa nabarmenduko nuke. Jarduketa-lerro ezberdinetan banatzen den aterki handi bat da: I+G, prestakuntza, garapen industriala eta lehiakortasunaren zaintza. Proiektu handi bat da, arlo ezberdinak hartzen dituena eta ibilgailuen ekoizle, osagaien ekoizle eta sare elektrikoen esparruko enpresak bezalako eragile ezberdinak batzen dituena”.

Location zerbitzua
“Bizkaia Talent-en zerbitzu hori beste pertsona batzuei gomendatuko nieke. Lehenik eta behin, lurraldeak oso ondo prestatutako pertsonentzako hainbat aukera eskaintzen dituelako; eta, bestetik, programak lanaren alderdian ez ezik, alderdi pertsonalean ere laguntzen duelako”.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×