Bizkaia Talent

Protagonistak

Protagonistak

Esperientzia pertsonala

Piecheng Zhu

Basque Centre For Applied Mathematics (BCAM)

Ibilbide profesionala
“Matematika Aplikatuan lizentziatu nintzen. Nire lana da tresna matematikoak erabiltzea solidoan modeloak sortzeko. Adibidez, altzairuzko aleazioekin lan egiten dugu. Propietate jakin batzuetan, mikroegitura aldatzen denean, altzairua eraldatu egiten da. Beraz, lehenengo modelo matematikoak formulatzen ditugu eta horri dagozkion analisi matematikoak ere egiten ditugu”.

Zerk bultzatu zintuen Bizkaira etortzera?
“Ikertzaile lanpostu iraunkorra eskaini zidaten Basque Centre For Applied Mathematics zentroan (BCAM), eta hona etorri nintzen. Iritsi nintzenean, oso ederra iruditu zitzaidan Euskadi. Jendea oso atsegina da eta janaria oso gozoa. Asko gustatzen zait hemen bizitzea”.

Harrera-zerbitzua
“Orain dela ia bi urte iritsi nintzen Bilbora. Hasieran, ez nuen Bizkaia Talent ezagutzen, beraz, lehenengo hilabeteetan zehar, hotel batean bizi izan nintzen. Baina nire lagunetako batek Bizkaia Talent-en location zerbitzuari buruz hitz egin zidanean, zuekin harremanetan jarri nintzen eta informazio oso baliagarria lortu nuen. Apartamendu bat aurkitu ahal izan nuen. Harrera-zerbitzua bikaina iruditzen zait”.

Garapen profesionala gure ingurunean
“Duela urte eta erdi hasi nintzen lanean. Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa oso atsegina da, eraikinak oso modernoak dira eta bulegoak benetan erosoak. Bai, karrera profesionala garatzeko leku ona iruditzen zait. Baita ni bezalako atzerritarrentzako ere. Egunero nire bizikletarekin mugitzen naiz. Indiako ikertzaile asko ezagutu dut eta haiei ere gustatzen zaie Euskadi”.

Etorki herrialdea: Txina

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×