Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek Ipar Amerikako ekialdeko kostaldeko ehun bat euskal profesional elkartu ditu

Aurton ere, bizkaia:talent elkarteak Bostongo MITen egindako European Career Fairen parte hartu du. Hori dela eta, Boston, New York eta Washingtongo metropolialdeetan lan egiten duten euskal profesionalekin antolatu dira zenbait topaketa.

Era berean, lehen mailako hainbat topaketa ere antolatu dira oso erakunde ospetsuak diren Nazio Batuetako (New York), Amerika Arteko Garapen Bankuko eta Munduko Bankuko (Washington) profesionalekin, alderdi anitzeko erakunde horiek negozioei eta lankidetzari begira euskal erakundeei eskaini ahal dizkieten aukerak aztertzeko.

Ekitaldi horietan, GAIA kluster-elkarteak parte hartu du telekomunikazioen zein elektronikaren arloan; eta Langunak, hizkuntzaren industrien arloan. Topaketa guztietan, euskal erakundeek alderdi anitzeko erakunde horiei eskaini ahal dizkieten aukerei buruzko proposamenak eta ideiak trukatu dira.

Ehun bat euskal profesionalekin egin dira topaketak, eta euretako asko alderdi anitzeko erakunde horietan ari dira lanean. Horren bidez ere, nazioarteko bebasquetalentnetwork.org plataforma sortu berria sustatu ahal izan da, Euskadirekin lotunea daukaten edo eduki nahi duten profesionalek osatutako munduko talentuen sare handiena, alegia.

Plataformak harrera ezin hobea izan du profesionalen artean, eta bere praktikotasuna zein garapena nabarmendu dituzte. Era berean, kluster-elkarteek garatutako jardueraren aurkezpena ere egin da, beste profesional batzuen artean zabaltzeko eta lankidetza bultzatzeko.

Alderdi anitzeko erakundeetako misioa, profesionalekiko topaketak eta azokako partaidetza bizkaia:talent-ek sustatu eta antolatu egin ditu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak AEBn daukan Ordezkaritzaren eta ICEXen laguntza berezia jaso du. Erakunde horiei eskerrak eman nahi dizkiegu euren babes eta laguntzagatik.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×