Bizkaia Talent

Albisteak

Gaztela-Mantxako Gobernuak gonbidatuta, Bizkaia Talent Talentuaren Itzuleraren Lehen Topaketa Nazionalean izan zen

  • Ivan Jimenez zuzendari gerenteak, mahai-inguru batean, talentua itzultzeko politiken gainean eztabaidatu zuen beste parte-hartzaile batzuekin, eta Bizkaia Talenten ereduaren berri eman zien.

Joan den urriaren 25ean, Talentuaren Itzuleraren Lehen Topaketa Nazionala egin zen, Toledon. 200 lagun bildu ziren guztira, enpresetakoak, unibertsitateetakoak, gizarte-eragileak eta hainbat autonomia-erkidegotako ordezkariak, eta, horien artean, Bizkaia Talent izan zen, Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturiko elkartea.

Izan ere, Bizkaia Talentek erreferentziazko eredu izaten jarraitzen du talentuaren garapenaren eta kudeaketaren arloan. Horrexegatik, Ivan Jimenezek elkartearen eredua eta Be Basque Talent Network estrategia azaldu zituen; Euskadin talentua erakartzeko, atxikitzeko eta finkatzeko gakoez mintzatu zen; eta, azkenik, Basque Talent Map eta Basque Talent Observatory tresna berritzaileen berri eman zuen.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×