Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek Be Basque Talent Networka Bostonen indartu du ondo baino hobeto prestatutako euskal profesionalekin egindako topaketa berriari esker

Otsailaren 23ko arratsaldean, ostirala, bederatzigarren urtez jarraian European Career Fair azokan parte hartzen zuela eta, Bizkaia Talentek nazioarteko Be Basque Talent Meetingen beste edizio bat antolatu zuen Boston inguruan bizi diren goi-mailako prestakuntzadun profesionalekin.

Ekitaldian, era guztietako profil akademikoak zituzten hogeitahamar bat lagunek parte hartu zuten: gehienak ingeniaritzaren, eta biozientzien arlokoak. Topaketan bertan, Bizkaia Talenteko zuzendari gerentea den Ivan Jimenezek hurrengo urteei begira Euskadin eskari handieneko profil profesionalak eta lan-aukerak zein diren azaldu zuen. Horretarako, Euskadiko zenbait kluster-elkartek emandako datuak eta informazioa hartu zituen kontuan.

Sareak sendotzea

“Topaketa hauen bidez, kanpoan lan egiten duten euskal herritarren arteko sareak sustatu nahi ditugu, Euskadirekin lotune proaktibo bezain iraunkorra izan dezaten eta Be Basque Talent Network behar bezain sendoa izan dadin”, adierazi zuen Jimenezek. Euskadirekin lotuta dauden edo egon nahi duten profesionalen sare handiena da, eta, gaur egun, 90etik gora herrialdetako 9.900 profesional baino gehiago dira bertako kideak, baita 350 euskal erakunde eta enpresa baino gehiago ere. Aurten, beste Be Basque Talent Meeting batzuk egingo dira talentua erakartzeko orduan estrategikoak diren zenbait puntutan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×