Bizkaia Talent

Albisteak

Estatuan, Euskal Autonomia Erkidegoak du genero-orekarik handiena senideak zaintzeko eszedentzietan

Freepik
  • 2021ean, 5.607 eszedentzia-eskaera egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, zeinetatik 2.109 (% 38) gizonek egin zituzten, Estatuko batezbestekoa baino hamabi puntu gehiago.

Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak aditzera emandako datuen arabera, Gizarte Segurantzak 47.955 eszedentzia-eskabide izapidetu zituen 2021ean Espainiako Estatuan. Horietatik 35.696 ( % 74) emakumeek egin zituzten, eta 12.259 (% 26) gizonek. Azken horiek eginiko eszedentzia-eskaeren kopurua nabarmen hazi zen urtebetean: 2020an, % 12,83 izan ziren; 2021ean, berriz, % 26.

Nabarmengarria da Euskal Autonomia Erkidegoa gainerako autonomia-erkidegoak baino pauso bat aurrerago dagoela senideak zaintzeko eskatzen diren eszedentzien genero-orekari dagokionez. Izan ere, iaz izapidetutako 5.607 eszedentzia-eskabideetatik 2.109 (% 38) gizonezkoenak izan ziren, eta 3.498 (% 62) emakumezkoenak. Hala, genero-parekotasunetik hurbil dagoen autonomia-erkidego bakarra da (bi sexuetako batek ere ez du % 40tik beherako eta % 60tik gorako proportziorik).

Gizarte Segurantzarekiko kotizazioa eszedentzia-aldian
Langileek seme-alabak edo harreran dituzten adingabeak edo beste senide batzuk zaintzeko eska dezakete eszedentzia. Seme edo alaba bat edo harreran hartutako adinez txikiko bat zaintzeko eszedentzia-aldiko lehenengo hiru urteak kotizazioaldi eraginkortzat jotzen dira Gizarte Segurantzak erretiroagatik, ezintasun iraunkorragatik, heriotzagatik eta biziraupenagatik, amatasunagatik eta aitatasunagatik ematen dituen prestazioen ondorioetarako. Horiei begira, beste senide batzuk zaintzeko eszedentzia-aldiko lehen urtebetea ere eraginkortasunez kotizatutzat jotzen da.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×