Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek EuroZientziaren Foro Irekian parte hartu du Herbehereetako Leiden hirian

#ESOF2022
  • Ikertzaileen ibilbide profesionala mundu akademikotik harago bideratzeko moduari buruzko prestakuntza-saio bat eman du.

Uztailaren 14an, 15ean eta 16an, Leidenen, EuroZientziaren Foro Irekiaren (ESOF) 10. edizioa egin zen, ikerketa eta berrikuntza zientifikoari bi urtean behin eskaintzen zaion biltzar paneuroparrarena, hain zuzen ere.

ESOFen helburua da zientzia, teknologia, berrikuntza, politika eta gizarteari buruzko elkarrizketa sustatzea; diziplinen arteko interakzio eta trukerako plataforma bat eskaintzea; zientziaren esparru guztietako azken aurrerapen zientifiko eta teknologikoak aurkeztea; eta lan-ibilbidea hasten ari diren ikertzaileei aukera baliotsuak ematea, hala nola sareak sortzea eta aholkularitza profesionala.

Bizkaia Talentek biltzarraren hirugarren egunean parte hartu zuen, zehazki European Talent Fair delakoan, Carmen Méndez de Castro Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren arduradunaren eskutik. Career paths beyond Academia izeneko prestakuntza-saioan, ibilbide profesionala mundu akademikotik harago garatu nahi duten ikertzaileentzako lan-aukeren berri eman zuen, eta besteak beste ekintzailetza zientifikoan, administrazio publikoan edo industrian beren bidea aukeratzeko orduan kontuan hartu beharreko funtsezko aholkuak eman zituen.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×