Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek EURAXESSen bi urtean behingo biltzarrean parte hartu du, Nantesen

  • EURAXESS sareak ikertzaileen sektore arteko mugikortasunerako dituen baliabide eta zerbitzuei buruzko saioa egin du.

Martxoaren 23an, 24an eta 25ean, Nantesen, EURAXESS 2022 biltzarra egin zen, non EURAXESS sareko kideek sarearen lorpenak ikusarazi ez ezik, ingurune solidario, inklusibo eta osasungarrien sorkuntzari buruzko ideiak trukatu ere egin zituzten, ikerketa bikain baterako. Era berean, ikerketa-ibilbide profesionalen erakargarritasuna hobetzeko eta ikertzaileen ongizatea babesteko moduari buruz eztabaidatu zuten.

Bizkaia Talentek, talentuaren lurralde-kudeaketan adituak, Carmen Méndez de Castro Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren arduradunaren bidez hartu zuen parte biltzarrean. «PhD students and Intersectorality» izenburupean, Méndez de Castrok, bere esperientzia praktikoaren berri emateaz gain, sektore batetik bestera igarotzeko beharrezko funtsezko puntuei buruzko aholkuak eta bultzada eman zizkien entzuleei.

Lan-ibilbide dualari buruzko EURAXESSen txostena
EURAXESS TOP IV Dual Career Twinning Project proiektuak, Europako Batzordeak finantzatu duenak eta ia lau urteren ondoren 2022ko otsailean amaitu zenak, ikertzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetzen laguntzea izan du helburu: laguntza duala, integrazio soziokulturaleko jarduerak, unibertsitatearen kudeaketa… Behin amaituta, EURAXESSek guztira 38 zeregin biltzen dituzten 9 lan-paketez osatutako txostena argitarat du: EURAXESS DUAL CAREER TWINNING GUIDEBOOK.

EURAXESS sare europarra 40 herrialdetan dago jardunean, Europako Ikerketa Esparrua (EIE) hobetzeko xedez; horretarako, nazioarteko talentu ikertzailea Europako herrialdeetarantz eta herrialde horien artean zirkulatzea errazten du.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×