Bizkaia Talent

Albisteak

FABulous proiektuaren bigarren deialdia zabalik dago

Bizkaia:talentek FABulous Enpresa Azelerazio Programaren antolakuntzan parte hartzen du. Europako Batzordeak bultzatutako bizkortze programa honek FIWARE teknologian oinarritutako enpresa eta ETEetako negozio lerro berrien plazaratzea babesten du eta 3D inprimatzerako Interneten aplikazio eta zerbitzu berritzaileak bilatzen ditu.

Azelerazio Programan parte hartzen duten ekintzaile eta ETEek funts galdurako finantzaketa jasotzeaz gain, nazioarteko adituen eskutik prestakuntza eta laguntza teknikoa, eta beraien negozio eredu eta planera zuzendutako networking eta aholkularitza zerbitzuak jasoko dituzte, programan aurrera jarraitzen duten ahala.

Proiektuak finantzatzeko proposamenak aurkezteko FABulouseko 2. deialdia zabalik dago 2015eko ekainaren 18a arte.

Deialdi honetan Europako 100 ETE eta start-up hautatuko dira. Presta ezazu 78.000€ra arteko diru-laguntza eta negozioaren garapenerako zerbitzu euskarriak lortzeko eskaera.

Informazio gehiago, oinarriak eta eskaera orria hemen: http://fabulous-fi.eu/ eta https://fabulous.ems-carsa.com/call/detail/2

2015 eko FABulous-eko aurkezpena ikusi.

2OC_news

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×