Bizkaia Talent

Albisteak

Ondo baino hobeto prestatutako nazioarteko 60 profesionalek baino gehiagok urte-amaierako jaia ospatu dute Relocation Zerbitzuan

Abenduaren 15ean, ostirala, Gabonak hurbil zeudela eta, Bizkaia Talentek Relocation Zerbitzuko eta Be Basque Dual Career Centreko erabiltzaileekin egiten duen urte-amaierako jaiaren beste edizio bat garatu zen. Horren bidez, zerbitzu horren funtsezko helburuetakoa indartu zen, hau da, mundu zabaletik etorritako jende guztia Euskadin gizarteratzea eta laneratzea.

Ekitaldian parte hartu zuten batzuk Bilbao BBK Talent eraikinean bizi dira, eta, hain zuzen ere, bertan elkartu ziren honako herrialde hauetatik etorritako eta ondo baino hobeto prestatutako hirurogeitik gora ikertzaile eta profesional: Albania, Austria, Txina, Kolonbia, Egipto, Estatu espainola, AEB, Filipinak, Hungaria, Italia, India, Iran, Irlanda, Japonia, Maroko, Polonia, Txekiar Errepublika, Venezuela edo Uganda, besteak beste. Euren senideak ere hurbildu ziren bertara, eta guztiok jai bizi bezain atseginaz gozatu zuten.

Aurton, aurreko edizioetan lortutako arrakasta kontuan hartuta, lehiaketa gastronomikoa antolatu da berriro, eta, bertan, hamabi bat lagunek parte hartu zuten euren sorterriko ohiko platerekin.

Bertaratutakoek pasadizoak eta esperientzia profesionalak azaltzeko aukera ere izan zuten, familia-giro ezin atseginagoan. Nabarmendu egin zuten zeinen garrantzitsua zen guztiok leku batean elkartzea, etorri berriekin eta gurean urteak daramatzatenekin harremanetan egoteko.

Profesional horiek guztiek Bizkaian egoitza daukaten erakunde ospetsuetan lan egiten dute; esate baterako, ESS Bilbao, Ikerbasque, BCAM, BC Materials, Deustuko Unibertsitatea, CIC bioGUNE, BC3, IDOM, Biofisika, SENER, Tecnalia eta EHU.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×