Bizkaia Talent

Albisteak

Talentia Skills programako Skillathon jardunaldia modu arrakastatsuan amaitu da

  • 240 unibertsitate-ikasle gaztek hartu dute parte Euskadiko lau erakunderen enplegu-marka garatzeko estrategian

Talentia Skills programako bigarren eta hirugarren mailetan diharduten unibertsitate ikasleek dinamika batean hartu dute parte ekainean, zeinean Euskadiko lau enpresaren (ULMA Packaging, Leartiker, Grupo Sarralle eta Kurago Software) giltzarriak antzeman dituzten. Halaber, enpresa bakoitzari begirako proposamen bat diseinatu dute, Z Belaunaldiak erakargarriagoak ikus ditzan. Aipatu Talentia Skills programaren xedea da ikasleei laguntzea, lan-merkatuak eskatzen dituen zeharkako gaitasunak gara ditzaten.

Online dinamika berritzaile hori bi orduko saiotan antolatuta egon da, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako 240 ikaslek hartu dute parte, 50 laguneko taldeak osatuta. Saioetan, talde parte-hartzaileek irtenbide bat proposatu eta horri lotutako prototipoa aurkeztu dute. Nolanahi ere, hori lortze aldera, aurretik, enpresek, egun, milurteko ondoko belaunaldia erakartzeko duten arazoa aztertu dute, bai eta, ondoren, ideiak martxan jartzeko fasea garatu ere.

Lau irabazle eta lau sari
Skillathon programan parte hartu duten erakundeek irabazleen izenak jakinarazi dituzte. Horrez gain, ikasle horiek laster jasoko dituzten sarien berri ere eman dute:

  • ULMA Packaging: enpresa bisitatu, gehien interesatzen zaizkien sailetako langileak ezagutu, Giza Baliabideen taldearen feedbacka jaso ―norberari egokituta eta beren profila oinarri―, eta proposatutako prototipoa nola abiaraziko den ikusi.
  • LEARTIKER: instalazioak bisitatu eta bertan gosaldu, langileak ezagutu eta lan-elkarrizketa bati buruzko simulakroan parte hartu.
  • GRUPO SARRALLE: enpresa bisitatu, langileekin gosaldu eta proposatutako proiektuaren aurkezpen komertzialaren garapena ezagutu.
  • KURAGO SOFTWARE: enpresaren bideo korporatiboaren sormenean parte hartu eta langileak ezagutu.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×