Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent, EURAXESS sareko prestatzaile aditua Bulgarian

  • Ikertzaileen lan-ibilbidea garatzeko kudeaketan duen ezagutza partekatu du

Beren zerbitzuak zabaldu eta hobetzeko interesa duten EURAXESS sareko 80 kidek baino gehiagok hartu zuten parte TOP IV Net Wide Train-the-Trainer programaren baitako prestakuntzan, Borovetsen (Bulgaria), azaroaren 6tik 8ra. Adituek gidaturik, 12 tailer egin zituzten, norberaren eskarmentuaren eta jardunbide egokien berri emateko elkarri.

Bizkaia Talentek, talentuaren lurralde-kudeaketan adituak, “Leaving Academia and Career Paths Beyond the University” tailerra eman zuen, Carmen Méndezen (Relocation & Be Basque Dual Career zerbitzuaren arduraduna) eskutik. 20 lagunek hartu zuten parte, herrialde hauetatik bertaratuta: Finlandia, Israel, Italia, Suedia, Mazedonia, Serbia, Bulgaria, Moldavia, Grezia, Belgika, Espainia, Polonia, Erresuma Batua eta Bosnia-Herzegovina.

Méndezek networking-aren garrantzia azpimarratu zuen, eta euskal elkarteak goi-mailako prestakuntzadun ikertzaileen talentua EAEko erakundeetara erakarri eta hurbiltzeko Europan eta munduko beste leku batzuetan egiten dituen ekintzen berri eman zuen, zeinak topaketa eta hitzaldi ugaritan garatzen dituen.

Era berean, Bizkaia Talentek ibilbide profesionalean hobera egiteko ematen dituen zerbitzuei buruz hitz egin zuen, bitartekaritzaz arduratzen denaz, kasu, bai eta zenbait tresnari buruz ere, Career Development Centre delakoaz, adibidez, aholkularitza digital pertsonalizatua eta norbanakoaren profilari egokituriko lan-aukerak eskaintzen dituenaz, hain zuzen.

EURAXESS: lan-ibilbidearen mugikortasun eta garapena
EURAXESS Europako Batzordearen ekimena da. Ikertzaileen artean mugikortasuna eta garapena bultzatzea du helburu, Europa zientzia-bikaintasunaren buruan egon dadin. Bizkaia Talent sareko partaide aktiboa da, eta Bizkaiko tokiko gunea.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×