Bizkaia Talent

Albisteak

“Zer da Bizkaia Talent zuretzat?” lehiaketak baditu irabazleak

  • Bizkaia Talentek Iñigo Alonso eta IK4-TEKNIKER saritu ditu lehiaketaren lehenengo edizio honetan

“Zer da Bizkaia Talent zuretzat?” lehiaketan ia ehun erantzun jaso ostean, Bizkaia Talentek hauexek izendatu ditu irabazle:

  • Profesional-kategoria: Iñigo Alonso Fernández
  • Erakunde-kategoria: IK4-TEKNIKER

Batetik, Iñigo Alonso profesionalak 300 euroko txartela irabazi du, prestakuntzan baliatzeko. Alonso, Lead Engineer lanpostuan aritzen da Malmoko (Suedia) European Spallation Source-en (ESS). Bestetik, IK4-TEKNIKER-ek erreportaje bat argitaratuko du gure newsletterrean, zeinak 11.000 harpidedun baino gehiago dituen, talentua kudeatzeko garatzen dituen jardunbideei eta neurriei buruz. IK4-TEKNIKER, fabrikazio aurreratuko teknologietan, gainazalen ingeniaritzan, produktu-ingeniaritzan eta IKTetan espezializatutako zentro teknologikoa da.

Lerro hauen bidez, Bizkaia Talentek parte-hartzaile guztien ekarpena eskertu nahi du, oso baliotsua baita erakunderako; izan ere, horrela, zerbitzu hobea eskaini ahal izango diegu erabiltzaileei.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×