Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent, mundu-mailako erreferentzia Davosko Global Talent Competitiveness Index 2020ren aurkezpenean

  • Bilbo da munduko hirugarren hiria, 155en artean, talentuari eusteko jardunaren alorrean

Otsailaren 21ean, World Economic Forum delakoaren inguruko ekitaldietako batean, Davosen, Global Talent Competitiveness Index (GTCI) txostena aurkeztu zen, alegia, talentuaren lurralde-mailako kudeaketaren arloan nazioarteko erreferentziazko indizearen berri dakarrena. Insead nazioarteko negozio-eskola entzutetsuak garatuta, Adecco Taldearen eta Googleren laguntzarekin, herrialdeak eta hiriak nola hazten diren neurtzen du, bai eta talentua nola erakartzen duten eta nola eusten dioten ere, hainbat aldagai aintzat hartuta.

Suitzak du munduko indizerik handiena, eta, horrenbestez, lehenengo postuan dago rankingean; bigarren eta hirugarren Estatu Batuak eta Singapur daude, hurrenez hurren. Hirien atalean, aurrenekoa New York da, Londresen aurretik, eta hirugarren Singapur Hiria. Bilbo 83. postuan dago sailkapen orokorrean, bost azpi-indize hauek aztertu ostean: talentua sortzeko, erakartzeko, garatzeko eta hari eusteko gaitasuna, eta talentuaren bidezko ezagutza orokorra sortzekoa. Denak daude 16 adierazle sozioekonomikotan oinarrituta.

Talentuari eustearen gaineko azpi-indizean nabarmentzen da Bizkaiko hiriburua. Izan ere, hirugarren postuan La Valeta eta Kielen atzetik, eta Düsseldorf, Göteborg eta Hannoverren aurretik, ahalmenik handiena duten hirietako bat da aipatu alorrean, non aintzat hartzen diren, besteak beste, segurtasuna, ingurumen-kalitatea, eskuragarritasun ekonomikoa eta mugikortasuna.

Aipamen berezia Bizkaia Talenten “Be Basque” estrategiari
Edizio honetan, non gaia “Mundu Mailako Talentua Adimen Artifizialaren Aroan” izan den, Bilbok baino ez du izan, munduko hirien artean, talentua adimen artifizialaren bidez kudeatzeri buruzko berariazko kapitulu bat. Bertan, Bizkaia Talenten papera nabarmendu da, bai munduan parekorik gabeko tresna teknologikoak sustatuz dakarren eredu berritzaileagatik bai “Be Basque” estrategia inklusiboaren baitan harreman pertsonalean bermaturiko konponbideak eskaintzeko duen gaitasunagatik.

Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaile Ivan Jimenez adierazi du, Davostik, halako aitorpenek izugarrizko bultzada ematen diotela Be Basque estrategiari, eta hauxe erantsi du: “Ez zen posible izango gure bazkideen laguntzarik gabe, bereziki Bizkaiko Foru Aldundiarena barik, hamabots urte daramatzanez gero proiektu hau sustatzen; ez zen posible izango, halaber, proiektuarekin konprometituta eta berrikuntzak etengabe bilatzeko prest dagoen gure taldea gabe. Bilbo talentuaren nazioarteko mapan kokatuta egotea eta eredutzat joa izatea elementu traktorea da bai Bizkairako bai, oro har, Euskadirako, horrexegatik diogu gero eta ozenago: Be Basque”.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×