Bizkaia Talent

Albisteak

Bilbo, munduko zortzigarren hiria talentua atxikitzeko gaitasunari dagokionez

  • Global Talent Competitiveness Index 2022 txostenak talentua atxikitzeko duen gaitasunagatik nabarmendu du euskal hiria, eta, 175 hiriren artean, sailkapenaren goialdean kokatu du.

Talentua atxikitzeko gaitasunari dagokionez, Bilbo 8. lekuan dago, mundu-mailan, 2022ko Global Talent Competitiveness Index (GTCI) txosteneko rankingeko 175 hirien artean. Sailkapen orokorrean, berriz, bigarren blokean dago, zehazki talentu-indizerik oneneko 87. hiria da. Zerrendaren buruan San Frantzisko dago, eta ondoren Boston eta Zürich.

Txostenak, Insead nazioarteko negozio-eskola ospetsuak Human Capital Leadership Institute eta Portulans Institute erakundeekin batera osatuak, herrialdeak eta hiriak nola hazten diren eta talentua nola erakartzen eta atxikitzen duten neurtzen du. Txostena urtero ematen da argitara, aurrenekoz 2013. urtean, eta gaur egun mundu-mailako erreferentea da.

Hiriei buruzko atalean, Global Cities Talent Competitiveness Index (GCTCI) delakoan, txostenak bost oinarri hauei erreparatuta aztertzen ditu hiriak: talentua gaitzeko, erakartzeko, handitzeko eta atxikitzeko gaitasuna, eta bosgarrena, ostera, talentuaren bidez ezagutza orokorra sortzeko trebetasuna. Bilbo talentua atxikitzeko gaitasunaren adierazlean gailentzen da, zortzigarren postuan, eta, Europako iparraldeko Helsinki, Oslo eta Göteborgekin batera, oinarri honetan lehen 10 hirien artean hiru urtez jarraian egotea lortu du.

Aipamen berezia Bilborentzat eta Bizkaia Talententzat
Aurtengo txostenak nabarmendutako kontuan artean, egungo testuinguruan talentu-hubek hobeto funtzionatzen dutela eta tokiko talentuak tokiko ekonomiari laguntzeko modu hobeak aurki ditzakeela dago, baldin eta haien lanak beren hiriei marka sendoa transmitituko dieten tokiko baliabideak eta berezitasunak uztartzea ahalbidetzen badie. Ildo horretan, txostenaren arabera, Bilbo “bertako kultura, gastronomia eta berrikuntza uztartzen dituelako” nabarmentzen da, “Bizkaia Talent talentu-agentzia dinamikoaren laguntzaz”.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×