Bizkaia Talent

Iñaki Gabilondo

Iñaki Gabilondo

Iñaki GabilondoIñaki Gabilondo Donostian jaio zen 1942ko urriaren 19an, eta gure herrialdeko kazetaritzako ahots zein aurpegi ezagunenetakoa da.

Bederatzi neba-arrebako familiako bigarren semea da. Donostiako Jesusen Bihotzaren Anaiekin ikasi zuen. Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu ondoren, Iñaki Gabilondo irrati-munduan lan egiten hasi zen 21 urte zituela. 1963an, Donostiako Radio Popular irratira joan zen (COPE), eta bertako zuzendaria izan zen 27 urte zituela. 1969an, Cadena SER irratiko Radio San Sebastián zuzendu zuen. Bi urte geroago, Sevillako Cadena SER irratiko zuzendari izendatu zutenez, albistegietako zuzendaria ere izan zen bertan.

Zazpi urte geroago, 1978an, Madrilgo Cadena SER irratiko Informazio Zerbitzuetara joan zen Hora 25 zuzentzera, eta, 1980an, Cadena SER irratiko Informazio Zerbitzuetako zuzendari izendatu zuten.

Geroxeago, TVEko albistegietako zuzendari izendatu zuten. Telebista publikotik igaro ondoren, Radio Televisión 16ko zuzendari nagusia izan zen.

1983an Radio 16 irratiko kargua bertan behera utzi eta Cadena SER irratira itzuli zen. Bertan, honako irrati-saio hauetako zuzendaria eta aurkezlea izan zen elkarren segidan: Aquí la SER, Matinal SER, Pido la Palabra eta Onda Media.

1986ko irailaren 22an, bere bizitzako irrati-saioa omen dena egiten hasi zen: Hoy por hoy. Izan ere, irratiaren historia osoan entzule gehien eduki dituen irrati-saioa izan da. Irratian zegoen bitartean, zenbait agerpen ere egin zituen telebistan.

2005eko abuztuaren 30ean, Cadena SER irratiak iragarri egin zuen Iñaki Gabilondok Hoy por hoy irrati-saioko zuzendaritza utziko zuela Cuatro kanal generalista berriko Noticias Cuatro albistegiko aurkezlea izateko. Cuatro utzi ostean, 2010eko otsailaren 8tik abenduaren 23ra Iñaki Gabilondok gaueko Hoy informazio-magazina aurkeztu zuen CNN+ etengabeko informaziorako kanalean.

2011tik gaur egunera arte, El País egunkarian eta Cadena SER irratian parte hartzen du La voz de Iñaki bideoblogaren bidez, eta, bertan, kazetariak bere iritzia ematen du gaurkotasuna duten albisteei buruz.

  1. urtean, Tomás y Valiente Saria lortu zuen demokraziarekin eta funtsezko askatasunen alde daukan konpromisoagatik. Urte horretan bertan, Transición y democracia en Euskadi sail dokumentala zuzendu zuen ETB2rako.

Gaur egun, Gabilondok elkarrizketa-saioa ere aurkezten du Movistar+ telebista-kanal estreinatu berrian. Bertan, euren lanbideak eta bizitzak grinaz bizi dituzten pertsonaia ospetsuei egiten dizkie elkarrizketak, ikasbide izan daitezen.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×