Euskadi munduko top 12an giza garapen iraunkorraren rankingean
- Euskal herritarrak 83,6 urte bizi dira batez beste, 2010ean baino urtebete gehiago
Nazio Batuen Garapen Programako (NBGP) metodologia aplikatzen duen urteko txostenak, zeinetan 189 herrialdetako giza garapena neurtzen den, munduko garatuenen artean ezarri du Euskadi, Giza Garapenaren Indizea (GGI) 0,92koa izanik 2018an; hala, 11. eta 12. postuen artean legoke herrialdeen sailkapenean.
Euskadi gizarte aurreratuenetakoen artean nabarmentzen da, aurretik Norvegia, Suitza, Irlanda, Hong Kong, Alemania, Islandia, Australia, Suedia, Singapur, Herbehereak eta Danimarka baino ez dituelarik, eta atzetik, berriz, Finaldia, Kanada eta Zeelanda Berria, rankingean hurrengoak.
Txostenak, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) ezagutzera emanak, 189 herrialde aztertzen ditu. Bakoitzari GGI bat esleitzen zaio 0 eta 1 bitarteko eskala batean, honako hauen arabera: bizi-itxaropena jaiotzean, zenbat eskolatze-urte espero diren eskola-adinean dauden umeen artean, helduen eskolatze-batezbestekoa eta biztanle bakoitzeko errenta nazional gordina.
2020-2018 epealdian, GGIren osagai horiek guztiak hobetu egin ziren Euskadin: bizi-itxaropena 83,6 urtekoa da, 82,4koa beharrean; espero diren eskolatze-urteak 18,7, 18,1 beharrean; helduen eskolatze-batezbestekoa 11,1ekoa, 10,2 beharrean; eta biztanle bakoitzeko errenta nazional gordina 47.633 dolar estatubatuar, 43.207koa beharrean.